Teknologia albisteak

Ika-Mizka egitasmoaren 2018ko edizioa, apirilean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-04-08 : 10:25

"IKA MIZKA. Eta hik nola bizi dunk euskara? Aska ezank korapiloa" egitasmoaren seigarren edizioa egingo da apirilean. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gaztezulok sustatutako ekimen honek euskarari buruz solasean Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak, zizka-mizkaz betetako mahai baten inguruan.

Gazteak solasean jartzen ditu IKA MIZKA egitasmoak, euskararen erabileraren garrantziaz jabetzeaz gain, seigarren edizio honetan ikasleak erabilera horretan ‘aktibatu’ nahi ditu, Euskaraldiaren helburuekin bat eginez.

Solasaldia eta zizka-mizkak uztartuz, mahai beraren bueltan unibertsitateetako gazteak, zein animatzen diren herritarrak, pertsonaia ezagunekin batera eseriko dira beste behin.

Hauek dira seigarren ediziorako aurreikusitako datak:

- Apirilak 13, Donostiako Deustuko Unibertsitatearen campusean, Turismoko ikasleekin.

- Apirilak 25, Donostian UPV/EHUko Gipuzkoako Ingenieritza Eskolako ikasleekin.

- Maiatzak 7, Eskoriatzan MUko HUHEZIko ikasleekin.

Erantzun

Sartu