Teknologia albisteak

Zabalik da Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
2018-04-20 : 12:58

Zabalik da "Literatura Unibertsala" itzulpen-lehiaketaren aurtengo deialdia. Webgunean dira lehiaketaren oinarriak eta itzulgaien laginak. Laginak aurkezteko epea datorren maiatzaren 24an amaituko da.

EIZIEk antolatzen duen "Literatura Unibertsala" itzulpen-lehiaketaren aurtengo deialdia ireki da. Itzultzaile profesionalak zein hasi berriak izan daitezke lehiatzaile. Webgunean dira lehiaketaren oinarriak eta itzulgaien laginak

Bi liburu hautatu dira aurtengorako:

Ingeborg Bachmann (1926-1973) poeta eta idazle austriarra izan zen. Bizi zelarik, Bachmann bi poesia-bildumak egin zuten ezagun: Die gestundete Zeit eta Anrufung des Grossen Bären. Hil ondoren, arrakasta handia izan zuen irakurle feministen artean, eta bere lana aztertzeko bekak sortu ziren han-hemen, prosazko lanari ere arreta jartzea ekarri zutenak. Lehiaketa honetarako Simultan narrazio-liburua aukeratu da.

Ngũgĩ wa Thiong'o (Kenya, 1938) kikuyu idazlea da. Ipuinak, saiakerak eta nobelak idatzi izan ditu; kikuyu hizkuntzan argitaratutako Mutiiri egunkaria sortu zuen eta Kaliforniako Irvine Unibertsitatearekin lankidetzan jardun du itzulpen eta interpretazio arloetan. 1996an Bartzelonan Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala babestu zuten pertsona ospetsuetako bat izan zen. Lehiaketa honetan itzultzeko Dreams in a Time of War memoria-liburua aukeratu da.

Webgunean dira lehiaketaren oinarriak eta litzulgaien laginak. Laginak aurkezteko epea datorren maiatzaren 24an amaituko da.  Obrak osorik itzultzeko epea: 2019ko apirilaren amaiera. Argibide gehiago, helbide honetan eta 943 277 111 telefonoan.

 

.............

Argazkian Ingeborg Bachmann (denniscooperblog.com).

Erantzun

Sartu