Teknologia albisteak

EAEko hezkuntza legeari ekarpenak (Kontseilua eta Hezkuntzan Librezale)

Sustatu
2023-06-16 : 16:09

EAErako Hezkuntza Lege berriaren proposamena gai eztabaidatua ari da izaten alderdi politikoen artean. Gizarte erakundeetatik ere badago esana, eta Legebiltzarreko agerraldietan, joan den astean eta honakoan, bi erakundek egindako proposamenak dakarzkigu hona. Euskalgintzaren Kontseiluaren ekarpenak eta Hezkuntzan Librezalerenak.

Publizitatea

RSSak Telegrameko kanal bihurtu: Sustatun bertan probatu dugu

Sustatu
2023-06-16 : 10:39

Ion Lizarazu garatzaileak (Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresako langileak RSS To Telegram Bot tresna euskaratu du (GitHub kodea, hemen). Praktikan jarri dugu Sustatu beraren Telegram kanala sortzeko.

Kataluniatik datozen albiste batzuen inguruko zuzenekoa

Sustatu
2023-06-15 : 19:07

Komentatu izan dugu Sustatun Googlek euskara diskrominatzen duela bilaketa emaitzetan iaztik, eta orain iritsi da katalanek osatutak "Aliantza Digitala" hori baieztatzera. Honetaz jardun dugu Twitch eta Segura Irratiko zuzenekoan, eta baita beste konexio eusko-katalan teknologiko batez: Ikusgela proiektuko bideoak katalanez azaltzen hasi direla.

Gure etxe eta kotxeek euskaraz ere ulertu dezaten

2023-06-15 : 12:10

Azken urtean adimen artifizialak (AA) izugarrizko garrantzia eta abiada hartu duela dirudi. Arlo honetan, hizkuntzaren prozesamentuak (ingelesez NLP, Natural Language Processing) eta honen aplikazio ezberdinek zeresan handia izan dute. ChatGPT edota Midjourney denon ahotan egon diren aplikazioak adibidetzat har ditzakegu, baina baditugu gertuago honekin lanean ari diren Elhuyar (aditu.eus eta Mycroft proiektuarekin) edota Vicomtech ere.

UEMAk osasungintzako hizkuntza-eskakizunen azterketa zehatza egin du

Sustatu
2023-06-15 : 09:16

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, UEMAk, sare honetako udalerrietako osasun zerbitzu publikoen hizkuntza datuak aztertu ditu txosten batean. Ondorio nagusia, UEMAko udalerran 10 osasun-langiletik 3k ez daukate euskara-maila egiaztatuta (EAEko Osakidetza zerbitzuan % 19k eta Nafarroako Osasunbidean % 75ek).

 

GAUEKO ALBISTEGIA

2023-06-14 : 20:00

Gazte Euskaltzaleen 1. Topaketak larunbatean Aretxabaletan

Sustatu
2023-06-14 : 15:46

Datorren larunbat honetan, ekainak 17, Gazte Euskaltzaleen I. Topaketak egingo dira Aretxabaletan, Gazte Euskaltzaleen Sareak antolatuta. Lelo hau jarri zaio topaketari: "Luze zabalean errotu / harrotu dadin". Izena emateko aukera oraindik, hemen.

EHUn bihartik programatutako Microsofterako migrazioak haserrea piztu du

Sustatu
2023-06-14 : 09:41

EHUk iragarri du bihartik aurrera bere barne komunikaziorako tresna gisa Office 365 Microsoft azpiegiturara migratuko dutela (abuztuaren 31a bitarteko trantsizio epe batekin). Besteak beste, telekonferentziatarako sistema ofiziala (derrigorrezkoa?) Microsoft Teams izango da, eta tresna batzuk zein besteak erabiltzeko, "“Teams eta M365eko gainerako aplikazioak erabiltzeko, beharrezkoa da posta elektronikoko kontuak plataforma horretara migratzea", abisatu dute. LAB sindikatuak eta Unibertsitateko hainbat irakaslek eta langilek protesta egin dute Microsoft derrigor erabiltzeko ekintza honen alde.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››