Ekainaren 10 Kalean Ehuntzeko Munduko Eguna dela eta, Berdintasun Zerbitzua-Andretxearen ekimenez Untzagan matazak ehuntzen aritu ziren Altzoa elkarteko emakumeak. Aldarrikapena eta jaia, biak elkartzen dituen ekitaldia "Kaleak gureak dira" goiburuari jarraituta burutu zen. Eibarren bezala, Euskal Herriko beste toki askotan egin ziren horrelako ekimenak, "indarkeria sexistari puntu eta kitto ematen lagunduko duten sareak ehuntzeko ekintza sinboliko gisa".
Erantzun
Sartu