Teknologia albisteak

UEMAk osasungintzako hizkuntza-eskakizunen azterketa zehatza egin du

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-06-15 : 09:16

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, UEMAk, sare honetako udalerrietako osasun zerbitzu publikoen hizkuntza datuak aztertu ditu txosten batean. Ondorio nagusia, UEMAko udalerran 10 osasun-langiletik 3k ez daukate euskara-maila egiaztatuta (EAEko Osakidetza zerbitzuan % 19k eta Nafarroako Osasunbidean % 75ek).

 

Areago, ospitaleetan, langileen bi herenek ez daukate euskara-gaitasuna egiaztatuta; Osakidetzan % 57k eta Osasunbidean % 99k (ia inork ere ez, alegia).

Ondorio nagusi gisa, hauek azpimarratzen ditu UEMAk, bere udalerrietarako:

  • UEMAko 64 herritan daude osasun-etxeak, eta guztira 821 lanpostu daude horietan: Osakidetzaren 669 eta Osasunbidearen 152.
  • Lanpostu gehienek, % 89k, bete beharreko hizkuntza-eskakizuna daukate. Baina aldea dago honetan Osakidetzatik (% 99) Osasunbidera (% 34).
  • Hizkuntza-eskakizun horien egiaztatzeari dagokionez, ia hiru langiletik bat ari da UEMAko herrietan euskara-maila egiaztatu gabe (% 30). Segun EAEn edo Nafarroa Garaian, alde handia dago egiaztatzeari dagokionez:
    Osakidetzan, ez du egiaztatu bostetik batek (% 19); Osasunbidean, lautik hiruk (% 75).
  • Hutsik dauden lanpostuetan, pediatriakoa da nabarmenena: UEMAko udalerrietan 45 postu daude, eta 11 bete gabe daude (% 24).

Txostena, dena dela, ez da bakarrik zentratzen UEMAko herrietako bertako lehen arretako zentroetan, zeren eta herri hauetako herritarrek, beste guztiek bezala, ospitale handiagoetara ere joan behar izaten dute (beste herritar guztiek bezala) segun eta zein den osasun arazoa. Eta ospitaletako egoera grafiko hauek erakusten dute.

Erreferentziazko ospitaleetako lanpostuak, hizkuntza eskakizunaren derrigortasunaren arabera:

Euskara egiaztatzearen arabera, datu globala:

Ospitaletako postuak, arloaren eta euskara egiaztatzearen arabera:

UEMAren webgunean: 

Erantzun

Sartu