EHUk iragarri du bihartik aurrera bere barne komunikaziorako tresna gisa Office 365 Microsoft azpiegiturara migratuko dutela (abuztuaren 31a bitarteko trantsizio epe batekin). Besteak beste, telekonferentziatarako sistema ofiziala (derrigorrezkoa?) Microsoft Teams izango da, eta tresna batzuk zein besteak erabiltzeko, "“Teams eta M365eko gainerako aplikazioak erabiltzeko, beharrezkoa da posta elektronikoko kontuak plataforma horretara migratzea", abisatu dute. LAB sindikatuak eta Unibertsitateko hainbat irakaslek eta langilek protesta egin dute Microsoft derrigor erabiltzeko ekintza honen alde.
Hona egoera azaltzen duen LABen oharra. Bertan gogoratzen dutenez, 2020an errektoretzak esan zuela ez zela migrazio hau behartzeko. "Ez dugu asmorik inor behartzeko Microsoft erabiltzera, beste aukera batzuk ere badaude,” esan zuen orduan Eva Ferreira errektoreak LABen arabera. Baina orain gertatu behar omen dena horixe da hain zuzen.
Izatez migrazio behartu hau iaztik ari da gertazen. "2022/23 ikasturtean matrikulatutako ikasle guztiei O365 kontua sortu zitzaien, bestelako aukerarik eman gabe", LABek dioenez. LABek dioenez, Microsoft Teams edo beste tresna batzuk erabili behar balira ere, ez da beharrezko e-posta kontua sistema horretara derrigor migratzea; horixe delarik, e-postaren gaia, pribazitate eta informazio-kontrolaren aldetik kezka gehien sortzen duen kontua.
EHUsfera blog komunitatean argitaratutako mezu honetan ere salatzen da egoera. Bertan diotenez, software librearen aldeko EHUko Itsas taldean, gai honen inguruan eztabaidatzen ari dira, eta posta-zerrenda honen bitartez: https://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
Irudia Microsoft 365 azpiegituraren propaganda irudia.
Erantzun
Sartu