Ion Lizarazu garatzaileak (Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresako langileak RSS To Telegram Bot tresna euskaratu du (GitHub kodea, hemen). Praktikan jarri dugu Sustatu beraren Telegram kanala sortzeko.
RSS To Telegram Bot tresna erabiltzeko ez da ezer instalatu behar, jarraitu egin behar duzu https://t.me/RSStT_Bot Telegramekin eta berarekin komunikatu, mezuen bidez. Lehenbizi hizkuntza aukeretan euskara jarri, eta gero agindu sorta baten bidez eragiketa desberdinak egin ditzakezu.
Sustaturen RSS jarioarekin egin dugu aproba beraz.
Eta behin RSS elementuak Telegrameko mezu bihurtzen direla konprobaturik, kanala ireki egin dugu.
Hemen duzue harpidetzeko: https://t.me/sustatu
Eskerrik asko Ion, umetxo polita ekarri diguzu: https://t.me/sustatu
Erantzun
Sartu