Gazte Euskaltzaleen 1. Topaketak larunbatean Aretxabaletan
2023-06-14 15:46
Datorren larunbat honetan, ekainak 17, Gazte Euskaltzaleen I. Topaketak egingo dira Aretxabaletan, Gazte Euskaltzaleen Sareak antolatuta. Lelo hau jarri zaio topaketari: "Luze zabalean errotu / harrotu dadin". Izena emateko aukera oraindik, hemen.
Hauxe da egitaraua:
9.30. Harrera
10.00 Hausnarketa guneak.
- Euskalgintza gazte mugimenduetatik
- Hezkuntza euskaraz!
12.30. Tailerrak
- Gazteak, euskaldunak, eta zer?
- Euskara eta beste borroka batzuk lotuz. Ikuspegi intersekzionala lantzen.
- Kaleko euskara(k) (bir)sortzen.
14.30. Bazkaria
17.00. Pintxada-poteoa.
Erantzunak kargatzen...