Mondragon Unibertsitatean egiten dut lan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Batez ere, komunikazio kontuetan ibiltzen naiz.
Hitzartu izena eman diote Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasle talde batek sortu duten proiektu komunikatiboari. Sustatzaileen helburua da, bestea beste, fakultateen eta ikasleen arteko harremana handitzea, suspetzea bizitza unibertsitarioa, zabaltzea informazioa eta trukatzea material didaktikoa.
Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak eta ikasle ohiak izango dira protagonista aurtengo Komunikaldia jardunaldian. Izan ere, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazioa departamentuak antolatzen dituen ekitaldiak "Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi dut. Eta orain zer?" gaia jorratuko dute bederatzigarren edizio honetan. Jardunaldia otsailaren 26an egingo da Arrasateko Garaia berrikuntza gunean.
Otsailaren 13an, ostegunez, arratsaldeko 18:00etan, bertso ekitaldi berezia egingo da MUko Eskoriatzako campusean: "Bertxioa" bertso saioa. Ekitaldi horretan, Amets Arzallus 2013ko Bertsolari Txapelketako irabazleak eta Miren Amuriza bertsolari eta HUHEZIko ikasle ohiak kantatuko dute Twitter bidez entzuleek jarritako gaien gainean.
Dagoeneko lerro asko idatzi da Fagorri buruz, baina, askoz gehiago –eta hobeto, kasu askotan– idatzi beharko da, ulertu ahal izateko zer gertatu den Fagor Etxetresnetan, Fagorren eta Mondragon taldean. Egia da, Fagorren auzian hainbeste kontuk egin dutela kale, zaila dela erabakitzen non jarri fokua eta zein muturretik tira egin korapiloa askatzen hasteko. Nik tiratuko dut bereziki interesatzen zaidan hari-mutur batetik: komunikaziotik, edo hobeto esanda, komunikazio korporatibotik eta horrek tokiko hedabideekin duen harremanetik.
Literatura Topaketaren 14. edizioak literatura eta kazetaritza jorratuko du "Pre(nt)sa (z)ko literatuta" izenpean. Aurten, lehenengo aldiz, MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak dituen bi campusetan egingo dira jardunaldiak, Aretxabaletan eta Eskoriatzan, urriaren 22an eta 24an.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) irakasle bat kontratatu nahi du, egun erdiko jardunean aritzeko, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduan.
Aukeraketa egiterako orduan, Doktoreak lehenetsiko dira. Gainera, kontuan hartuko dira ingelesaren, IKTen eta ikus-entzunezkoen ezagutza.
Interesatuok bidali curriculuma, urriaren 7a baino lehenago, hurrengo posta-helbidea:
Hamabost lagun etorri dira Euskal Herrira parte hartzera HUHEZIk eta Garabide elkarteak antolatutako Jatorrizko Hizkuntzak Biziberritzeko Estrategiak graduondoan.
Herri hauetako lagunak bildu dira aurtengo edizioan: Kitxua otavaloak (3), kitxua puruwak (2), nasak (3), kaqchikela (1), nahualtla (1), maia yukatekoa (1), mobida (1) kurdua (1) eta amazigha (1).
Euren burua eta asmoak aurkeztu dute bideo batean: http://bit.ly/15ouiwN Ongi etorri!
Aspalditxo ikusi dudan fribotilate ariketarik gorenena Vocentoko MujeresHoy aldizkari pozoitsuan: Edurne Uriartek partekatzen du gurekin guztiokin dituen ardurak eta sentipenak bere Gucci eskuko poltsarekin. Benetan harrigarria. http://bit.ly/18OKsFU