Sustatu logoa Teknologia albisteak
goioarana

Goio Arana

Mondragon Unibertsitatean egiten dut lan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Batez ere, komunikazio kontuetan ibiltzen naiz.

Artikuluak

Ikaskide taldeen laugarren jardunaldia egingo da, maiatzaren 21ean, Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako campusean

Goio Arana
Goio Arana
2014-05-19 16:14
Maiatzaren 21ean, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean, “Elkarrekin bizitzen ikasi: Ikaskide taldeak” izeneko jardunaldiaren laugarren edizioa egingo da. Jardunaldiaren laugarren edizioa izango da aurtengoa. Oraingoan, gainera, gonbidatu berezi bat egongo da hizlarien artean: Angel Pérez Gomez Malagako Unibertsitateko katedraduna. Ikerlari ezagunak hitz egingo du, hezkuntzan, konpetentziek duten garrantziari buruz.

Elkarlanerako hitzarmena sinatu dute EITBk eta MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Goio Arana
Goio Arana
2014-05-09 23:04
Maiatzaren 9an bi erakundeen arteko elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten Maite Iturbe EITBko zuzendariak eta Nekane Arratibel MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak.

Irakasleen prestakuntza ardatz hartuta, maiatzaren 15ean egingo da, Eskoriatzako campusean, "Hezkuntza berrikuntza" jardunaldiaren bigarren edizioa

Goio Arana
Goio Arana
2014-05-08 11:16
Maitzaren 15ean egingo da Eskoriatzako campusean, "Hezkuntza berrikuntza" jardunaldiaren bigarren edizioa. Eskola munduko eragileak biltzea, hezkuntza arloan esperientziak trukatea eta berrikuntza sustatzea xede dituen ekitaldia, hurrengo lelopean egingo da: "Irakasleen prestakuntza: eraldaketa bilatuz. Beharrak, erronkak eta esperientziak". Ekitaldiak sarrera irekia izango du, eta maiatzaren 12ra arte egongo da aukera izena emateko.

“¡Tienen un minuto para desalojar el local!”

Goio Arana
Goio Arana
2014-04-06 17:50

Pasa den astean, Joxe Mari Iriondo kazetari ezaguna egon zen hitzaldi interesgarria ematen MUko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen aurrean, Aretxabaletako campusean. Beste kontu askoren artean, hizlariak mahaigaineratu zuen Arrasaten 70. hamarkadan izandako gertaera gogor bezain entzutetsu bat: kantaldi baten erdian, Guardia Zibilak zinema areto batera sartu eta ke-poteka eta kolpeka hustu zuenekoa. 1976an Gurea zineman nik bizi izandako gertaeraz ariko ote zen Iriondo?

Hitzartu izeneko proiektu komunikatiboa sortu du MUko ikasle talde batek

Goio Arana
Goio Arana
2014-02-12 15:41
Hitzartu izena eman diote Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasle talde batek sortu duten proiektu komunikatiboari. Sustatzaileen helburua da, bestea beste, fakultateen eta ikasleen arteko harremana handitzea, suspetzea bizitza unibertsitarioa, zabaltzea informazioa eta trukatzea material didaktikoa.

Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen etorkizuna hizpide Komunikaldia 2014n

Goio Arana
Goio Arana
2014-02-05 15:36

Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak eta ikasle ohiak izango dira protagonista aurtengo Komunikaldia jardunaldian. Izan ere, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazioa departamentuak antolatzen dituen ekitaldiak "Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi dut. Eta orain zer?" gaia jorratuko dute bederatzigarren edizio honetan. Jardunaldia otsailaren 26an egingo da Arrasateko Garaia berrikuntza gunean.

Bertxioa bertso saioa: Amets Arzallus + Miren Amuriza + Twitter

Goio Arana
Goio Arana
2014-02-05 09:39
Otsailaren 13an, ostegunez, arratsaldeko 18:00etan, bertso ekitaldi berezia egingo da MUko Eskoriatzako campusean: "Bertxioa" bertso saioa. Ekitaldi horretan, Amets Arzallus 2013ko Bertsolari Txapelketako irabazleak eta Miren Amuriza bertsolari eta HUHEZIko ikasle ohiak kantatuko dute Twitter bidez entzuleek jarritako gaien gainean.

Fagor Etxetresnen eta Mondragon taldearen komunikazioa eta tokiko hedabideak

Goio Arana
Goio Arana
2013-11-25 19:48

Dagoeneko lerro asko idatzi da Fagorri buruz, baina, askoz gehiago –eta hobeto, kasu askotan– idatzi beharko da, ulertu ahal izateko zer gertatu den Fagor Etxetresnetan, Fagorren eta Mondragon taldean. Egia da, Fagorren auzian hainbeste kontuk egin dutela kale, zaila dela erabakitzen non jarri fokua eta zein muturretik tira egin korapiloa askatzen hasteko. Nik tiratuko dut bereziki interesatzen zaidan hari-mutur batetik: komunikaziotik, edo hobeto esanda, komunikazio korporatibotik eta horrek tokiko hedabideekin duen harremanetik.

Literatura eta kazetaritza hizpide, MUko 14. Literatura Topaketan

Goio Arana
Goio Arana
2013-10-15 13:09
Literatura Topaketaren 14. edizioak literatura eta kazetaritza jorratuko du "Pre(nt)sa (z)ko literatuta" izenpean. Aurten, lehenengo aldiz, MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak  dituen bi campusetan egingo dira jardunaldiak, Aretxabaletan eta Eskoriatzan, urriaren 22an eta 24an.
Jarraitu gaitzazu