Teknologia albisteak

Goio Arana

Erabiltzailearen aurpegia

Mondragon Unibertsitatean egiten dut lan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Batez ere, komunikazio kontuetan ibiltzen naiz.

Erabiltzailearen mezuak

Ostegunean, hilak 5, "Publikoari gorroto" antzezlana Eskoriatzako campusean. Ekainaren 5ean, Publiko...

2014-06-04 : 09:36

Ostegunean, hilak 5, "Publikoari gorroto" antzezlana Eskoriatzako campusean. Ekainaren 5ean, Publikoari gorroto antzezlana eskainiko du Artedrama konpainiak Eskoriatzako campusean, 18:00etan. Antzezleen artean, Ander Lipus aktore ezaguna dago. Ekitaldia antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Euskara Batzordeak Eskoriatzako Udalaren laguntzarekin. Sarrera doakoa da.

1.000 bertxio di-da batean. Koldo Lopez Bizkarguenaga Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komu...

2014-05-26 : 13:33

1.000 bertxio di-da batean. Koldo Lopez Bizkarguenaga Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakasleak desafioa bota zien gradu horretako lehenengo mailako ikasleei: talderaren argazkiak 1.000 bertxio baino gehiago lortuz gero, azterketarik ez.

Eta, berehala gainditu dute erronka, 24 ordu eskasean lortu ere! Orain, 3.000ra iristea nahi dute. Ez dira egongo euskazko txio asko-ba hainbeste bertxio lortu duenik...


Pragmaphobia. Gazteen artean, erabat zabalduta dago ikus-entzunezkoak ulertzeko modu berria. Egun, Y...

2014-04-10 : 11:56

Pragmaphobia. Gazteen artean, erabat zabalduta dago ikus-entzunezkoak ulertzeko modu berria. Egun, Youtube (sarea orokorrean) ez da toki bat ikusteko "besteek" egiten dutena, baizik eta, publiko-pribatu kontua hankaz gora jarriz, leku bat erekusteko norberak egiten dituenak. Horra, kultura berri horren adibidea: MUko Ikus-entzunezko Komunikazioko 1. mailako Hodei Perez ikaslearen Pragmaphobia blogaren Youtube-ko kanala. Blog horretan, jasoko ditu graduko ariketak. Hodeiren urkezpen bideoak 2.300tik gora visita lortu ditu, bigarrenak 1.000.
http://youtu.be/fHNPJSALifc

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) irakasle bat kontr...

2013-10-01 : 14:21

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) irakasle bat kontratatu nahi du, egun erdiko jardunean aritzeko, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduan.

Aukeraketa egiterako orduan, Doktoreak lehenetsiko dira. Gainera, kontuan hartuko dira ingelesaren, IKTen eta ikus-entzunezkoen ezagutza.

Interesatuok bidali curriculuma, urriaren 7a baino lehenago, hurrengo posta-helbidea:

curriculumak.huhezi@mondragon.edu

Hamabost lagun etorri dira Euskal Herrira parte hartzera HUHEZIk eta Garabide elkarteak antolatutako...

2013-09-24 : 12:58

Hamabost lagun etorri dira Euskal Herrira parte hartzera HUHEZIk eta Garabide elkarteak antolatutako Jatorrizko Hizkuntzak Biziberritzeko Estrategiak graduondoan.
Herri hauetako lagunak bildu dira aurtengo edizioan: Kitxua otavaloak (3), kitxua puruwak (2), nasak (3), kaqchikela (1), nahualtla (1), maia yukatekoa (1), mobida (1) kurdua (1) eta amazigha (1).
Euren burua eta asmoak aurkeztu dute bideo batean: http://bit.ly/15ouiwN Ongi etorri!

2

Aspalditxo ikusi dudan fribotilate ariketarik gorenena Vocentoko MujeresHoy aldizkari pozoitsuan: Ed...

2013-09-23 : 18:10

Aspalditxo ikusi dudan fribotilate ariketarik gorenena Vocentoko MujeresHoy aldizkari pozoitsuan: Edurne Uriartek partekatzen du gurekin guztiokin dituen ardurak eta sentipenak bere Gucci eskuko poltsarekin. Benetan harrigarria. http://bit.ly/18OKsFU