Mondragon Unibertsitatean egiten dut lan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Batez ere, komunikazio kontuetan ibiltzen naiz.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bidalita, Kaliforniara joateko aukera izan dut bertatik bertara ezagutzeko Silicon Valley-n dagoen ekintzailetasun teknologikoen oinarriak. Ikasketa bidaiaren antolatzaileak izan dira MUko Leinn graduko ikaslez osatutako Tazebaez taldekoak. Aste betean, makina bat ekintzaile eta enpresa ezagutzeko aukera izan dugu. Batez ere, bisitatu ditugu startup-ak edo teknologia berriekin lotutako enpresak, baina, baita ere ekintzailetasun soziala bultzatea xede duten irabazteko asmorik gabeko erakundeak eta unibertsitateak.