Aspalditxo ikusi dudan fribotilate ariketarik gorenena Vocentoko MujeresHoy aldizkari pozoitsuan: Edurne Uriartek partekatzen du gurekin guztiokin dituen ardurak eta sentipenak bere Gucci eskuko poltsarekin. Benetan harrigarria. http://bit.ly/18OKsFU
"Sexo en Nueva York" telesailaren protagonista izan nahi du katedratikoak. Feminitate, emakumetasun eta estilo lezioak eman nahian. Izan ere, horrela nahi gaitu botereak:fribolo, hutsal, kapritxosa, fashion,....
Beti esaten dut fribolitatea behar dugula, baina ez horrelakoa, umore bakoa. Uf, zelako higuna!
Iritzi politikoak irakurri izan dizkiot Uriarteri, eta haien estiloa ere ezin esan oso gustokoa nuenik. Baina egunerokotasuna deskribatzeko darabilen prosa ere... ene! MujeresHoy horretan idatzi izan dituen beste zutabe batzuen izenburuak topatu ditut hor goiko esteka horretan eta... ez naiz ausartu klikatzen. Zer ote izenburu horien azpian? Quiero ser una cougar / El pudor del lujo / El cuarto de baño mágico...