Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bertxioa bertso saioa: Amets Arzallus + Miren Amuriza + Twitter

Goio Arana
2014-02-05 09:39

Saio bitxia izango da bertsolariek eta entzuleek elkarreragingo diotelako: entzuleek bidalitako txioak eta proposatutako gaiak bilduko dira aretoan jarriko den pantaila handi batean. Geroago, bertsolariek gai horien gainean kantatuko beharko dute. Gainera, Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako bi ikaslek ere egingo dute gai-jartzaileen lanak.

Eskoriatzako Udalaren laguntzarekin, MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Euskara Batzordeak antolatu du "Bertxioa" ekitaldia. Bertso saioak sarrera librea izango du.

Bertxioan parte hartzeko, erabili hurrengo traola: #bertxioa

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu