Literatura eta kazetaritza -eta kazetaritzak dakarren presa- izango dira aurtengo Literatura Topaketetak jorratuko dituen gaiak. Horretarako, bi esparru horiek batuko duen izenburua proposatu dute Humanitate eta Hekzuntza Zientziako Fakultateko antolatzaileek: "Pre(nt)sa (z)ko literatuta".
Urriaren 22an eta 24an egingo diren jardunaldien xedea da aztertzea, lau adituen hitzak baliatuta, nola ezkontzen diren kazetaritza eta literatura, eta hausnartzea ea posible den uztartzea idazteko eta irakurtzeko plazerra, kazetaritzak eskatzen duen presa eta azkartasunarekin.
Literatuta Topaketen 14. edizio honek ekarriko ditu, gainera, berrikuntzak. Batetik, lehenengoz, HUHEZik dituen bi campusetan egingo dira hitzaldiak, hain zuzen ere, Aretxabaletako eta Eskoriatzako campusetan. Bestetik, bi egunetara ekarriko da egitaraua: lehenengo egunean, urriaren 22an, Aretxabaletan, goizez izango dira hitzaldiak, eta, aldiz, bigarren egunean, urriaren, 24an, Eskoriatzan, arratsaldez.
10:15. Agurra eta aurkezpena.
10:30. Xabier Gantzarain. Idazlea. Bloglaria. Zutabegilea. Sortzailea. Bera izatea zaila izan denean ere, bera izaten dakien idazlea.
12:00.Anjel Lertxundi. Idazlea. Zutabegilea. Gidoilaria. Egunero idazten badu ere, patxada iradokitzen duen idazlea.
15:00. Lorea Agirre. Kazetaria. Zutabegilea. Euskal kulturaren urgentziez hausnartu duen kazetaria.
16:00. Lander Garro. Idazlea. Sortzailea. Bloglaria. Twitterlaria. Gidoilaria. Argazkilaria. 140 karakteretan poeta um fingidor ez dela erakutsi duen idazlea.
Aurtengo kartela osorik ikusteko: Literatura Topaketak 2013.
Aurreko ediziotan, makina bat gai jorratu izan dira Literatura Topaketan, esaterako:
2012 Haur literatura, helduentzako literatura -- (MUtelebistaren bideo informatiboa)
2010 AEBetako Mendebaldean sortutako euskal literatura -- (MUtelebistaren bideo informatiboa).
2009 Idazle sekretuak.
2007 Literatura, itzulpengintza eta ikuskizuna.
2004 Literatura eta filosofia.
2003 Literatura eta erotismoa.
Erantzun
Sartu