Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.
Testua: Saioa Baleztena (@SaioB) / Argazkiak: Xabier Sagasta / Haurra zela, irudiekin maitemindu zen Xabier Sagasta (1982, Gasteiz). Oroitzapen samurra du, orduak ematen zituen etxean biniloen marrazkiak dastatzen. Egun, ttikitan miretsitakoari jarraipena emanez, irudien bitartez komunikatzea maite du gehien.
Ika Mizka 2013 zirkuitua Eibarrera helduko da datorren ostegunean, azaroak 14. Euskararen erabileraren inguruan hausnartzeko, esperientziak konpartitzeko eta ongi pasatzeko aukera izango da goizeko 10:00etatik aurrera, eta lehen txandan parte hartzeko aukera zabalik da oraindik. Sartu hemen eta eman izena!
Bigarren urtez, abian da ‘Ika Mizka. Eta hik, nola bizi dunk euskara?’ egitasmoa, gazteak gure hizkuntza erabiltzeak duen garrantziaz sentsibilizatzeko ez ezik, euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartzeko helburuduna.
Gu guztion sexualitatea, neska eta mutil sentitzeko modua alegia, kulturak baldintzatua da; eta honetan etsenpluzko hiriburu izan nahi badugu, bide luzea dugu egiteko. Horretan dihardute Donostia Erotik 2016 ekimenetik. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izango dela jakin genuen 2011ko udan. Zentzu horretan, beraz, euskal gizartea eredugarritzat jo dute eta joko dute kontinenteko beste herriek.
Ines Osinaga (Gose), Mikel Larratxe (Mutürbeltz), Maite Arroitajauregi (Mursego), Koldo Soret (Surfin Kaos), Zaloa Urain (Kokein), ‘Moro’ (Bad Sound System) eta Miren Narbaiza (Napoka Iria) ere animatu zaizkigu ika eta mizka egitera.
“Ez naiz euskaraz bizi, euskaraz ere bizi naiz”, “Euskarak 80ko hamarkadan egin zuen gora, oso politizatua egon zenean”, “Euskarak beretzat erreklamatu behar ditu gauarekin lotutako kontzeptuak”, “Nork erabakitzen du zer den zuzena eta zer okerra? Hor botere harreman bat sortzen da euskaldun zuzenen eta ez zuzenen artean”. Hedoi Etxarte, Itxaso Martin, Fernando Morillo, Yurre Ugarte, Jon Arretxe eta Irati Jimenez idazleak ika eta mizka aritu dira. Zuk ere baduzu horretarako aukera abenduaren 3an gurera hurbilduz gero. Eman izena Ika Mizka ekimenean parte hartzeko GAZTEZULO.COM webgunean, bizkor!
“Kulturan diruak agintzen du eta ekoiztetxeek errentagarriagoa ikusten dute gazteleraz egitea euskaraz baino”, “Badirudi ETB1-en lan egin baduzu, ezin duzula ETB2-n egin”, “Proiektu asko euskarazkoak dira, baina lan dinamika ez”…
“Lanak, tamalez, jende asko erdaldundu du”, “Euskañolez ari denak, behintzat, euskaraz bizitzeko hautua egin du”, “Euskaldunon inguruko topikoak jada ez ditu inork ulertzen”, “Seaskatik jaso baduzu, euskara praktizidade hutsez erabiltzen duzu”…
Eurek bezala hik ere euskaraz bizitzeko ahaleginean izandako pozak, oztopoak, aurrerapausoak, jasotako aurpegi txarrak edo txaloak... konpartitu nahi baditunk, hator abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentrora! Mahai baten bueltan, kirolariekin, musikariekin, idazleekin, kazetariekin, aktoreekin, bertsolariekin eta hi bezalako beste gazte askorekin hitz egiteko aukera izango dunk. Eta goiza borobiltzeko... Zuloak zuzenean! Eman izena!
Euskaraz bizitzeko ahaleginean izandako pozak, oztopoak, aurrerapausoak, jasotako aurpegi txarrak edo txaloak… konpartitu nahi baditunk, hator abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentrora! Mahai baten bueltan, kirolariekin, musikariekin, idazleekin, kazetariekin, aktoreekin, bertsolariekin eta hi bezalako beste gazte askorekin hitz egiteko aukera izango dunk. Eta goiza borobiltzeko… Zuloak zuzenean!
Sukaldaritzaren urrezko kategorian ibili da beti Aizpea Oihaneder (Donostia, 1978). Raçon de Can Fabes jatetxean egin zuen debuta; Arzaken, Berasategiren edota Michel Brasen lantaldeetan aritu zen gero, eta Xarma jatetxean dabil orain buru-belarri. Euskal Herriko abangoardia sukaldaritzaren andrazko aurpegia da berea.
International Peace Observatory (IPO) nazioarteko erakundeak babes fisiko eta politikoa bermatzen die Kolonbian beren jardunagatik mehatxupean bizi diren nekazari eta ekintzaileei. Boluntarioen artean, euskal herritar bat. Gatazka armatuen alde psikologiko eta sozialak, gizakiak muturreko egoeretan izaten dituen jokabideek mugiarazten ditu Irantzu Pastor (Lesaka, 1985) eta bere argazki kamera. Horregatik, lagun kataluniar hark Kolonbiara giza ezkutu modura joateko asmoa zuela esan zionean, argi berezi bat piztu zitzaion begietan, "nik ere nahi dut!". Orain lau urte izan zen hura, eta harrezkero behin baino gehiagotan gurutzatu du ozeanoa. Elkarrizketa egin zaio Gaztezulo Aldizkarirako.
Gerrak jo dituen herrietako postalek antzinarokoak dirudite. Urteek horituta, kartoizko erretratuok bakea noizbait izan zela gogorarazten digute. (Rikardo Arregi kazetaritza sariaren irabazle Karlos Zurutuzak Gaztezulorako idatzitako testuak).