Ika Mizka 2013 zirkuitua Eibarrera helduko da datorren ostegunean, azaroak 14. Euskararen erabileraren inguruan hausnartzeko, esperientziak konpartitzeko eta ongi pasatzeko aukera izango da goizeko 10:00etatik aurrera, eta lehen txandan parte hartzeko aukera zabalik da oraindik. Sartu
hemen eta eman izena!
Ika Mizka proiektuak hainbat alorretako aurpegi ezagunak eta gazteak bilduko ditu mahaiaren bueltan, euskaraz eta euskara bizitzeko moduez hitz egin eta eztabaidatzeko. Euskaldunok gure hizkuntzari arnas emateko ahaleginean (edo ez) bizi ditugun gorabeherak mahaigaineratu eta jende gehiagorekin konpartitzeko aukera izango da: pozak, oztopoak, aurrerapausoak, aurpegi txarrak, aldaketak, anektodak...
Azaroaren 14an Ika Mizka 2013 zirkuituaren bigarren saioa egingo dugu Eibarko UPV/EHUren Industria Injineritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan, goizeko 10:00etatik aurrera. Eta bertan parte hartzeko egin behar duzun bakarra,
hemen sartu eta izena ematea da. Animatu!
Erantzun
Sartu