Teknologia albisteak

IDAZLEAK ika mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara?

Erabiltzailearen aurpegia
2012-11-22 : 11:52

“Ez naiz euskaraz bizi, euskaraz ere bizi naiz”, “Euskarak 80ko hamarkadan egin zuen gora, oso politizatua egon zenean”, “Euskarak beretzat erreklamatu behar ditu gauarekin lotutako kontzeptuak”, “Nork erabakitzen du zer den zuzena eta zer okerra? Hor botere harreman bat sortzen da euskaldun zuzenen eta ez zuzenen artean”. Hedoi Etxarte, Itxaso Martin, Fernando Morillo, Yurre Ugarte, Jon Arretxe eta Irati Jimenez idazleak ika eta mizka aritu dira. Zuk ere baduzu horretarako aukera abenduaren 3an gurera hurbilduz gero. Eman izena Ika Mizka ekimenean parte hartzeko GAZTEZULO.COM webgunean, bizkor!

GAZTEZULOk Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanen abiatutako ‘IKA-MIZKA. ETA HIK? NOLA BIZI DUNK EUSKARA?’ egitasmoaren jarraipenaren berri eman nahi dizuegu

Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan eta beti ere gazteen artean euskaraz bizitzeko hautua sustatze aldera mamitutako ekimena da, eta euskaldunok gure hizkuntzari arnas emateko ahaleginean (edo ez) bizi ditugun gorabeherak mahaigaineratu eta jende gehiagorekin konpartitzea da helburua: pozak, oztopoak, aurrerapausoak, aurpegi txarrak, aldaketak, anektodak.... ‘Euskaraterapia’ moduko zerbait, azken batean.

Azaroan zehar sareratu(ko) ditugun zenbait bideotan, esparru ezberdinetako aurpegi ezagunek hartuko dute hitza. Aldiz, abenduaren 3an UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroan antolatuko dugun saioan, aurpegi ezagun horiek eta parte hartzeko izena ematen duten gainontzeko gazteak mahai baten (batzuen) bueltan elkartu nahi ditugu; iritziak, esperientziak eta beste truka ditzaten, eta posible bada, ondorioak, aterabideak eta konpromisoak ere adostu ditzaten. Maha-inguru saio hauek Jon Artanok dinamizatuko ditu. Eguna borobiltzeko, Zuloak taldea ariko da zuzenean. 

 

Erantzun

Sartu