Testua: Saioa Baleztena (@SaioB) / Argazkiak: Xabier Sagasta / Haurra zela, irudiekin maitemindu zen Xabier Sagasta (1982, Gasteiz). Oroitzapen samurra du, orduak ematen zituen etxean biniloen marrazkiak dastatzen. Egun, ttikitan miretsitakoari jarraipena emanez, irudien bitartez komunikatzea maite du gehien.
Hasi aurretik, nola definitzen duzu zure burua?Formakuntzaz arkitektoa naiz. Prestakuntza horri garrantzia handia ematen diot, ikuspuntu bati eta orri zuri bati aurre egiteko lan-dinamika bat eman didalako. Marrazkia dut komunikatzeko hizkuntzarik gogokoena. Ez soilik arkitekturaren esparruan, ilustrazio-lanetan ere aplikazio zuzena aurkitu diot. Komikigintza potentzialez betetako medio oso interesgarria iruditzen zait. Lan asko eskatzen du osoki menperatzeak, baina aukera asko ikusten dizkiot irudien bitartez komunikatzeari.
Lan eremu horien guztien aurrean zein da zure jarrera?Proposamen interesgarri orotan murgiltzea eta ahalik eta lanik txukunena egitea –irriz–.
Tira, gaztetxoa zinenean gerturatu zinen artearen unibertsora. Zerk erakarri zintuen?Irudiek. Hizkuntza grafikoak orokorrean eta marrazkiak, bereziki, erakarri naute betidanik. Zaletasun horren eskutik dator nolabaiteko abileziaren bat eta, ondorioz, norabide horretan garatzeko gogoa. Txikitatik irudien bitartez kontatutako istorioak barneratu ditut errazen.
Goazen azken proiektuetara. Zeuk egin zenuen marrazki txiki batetik jaio zen Itzal Itzazu Argiak proiektu musikatua. Nondik nora doa?Denbora-pasa gisa, eta beste anbiziorik gabe egindako marrazki batetik jaio zen. Gau-eszena bat aurkezten nuen, iluntasunaren erdian agure bat bere etxeko atarian eserita, landa-lurren eta hiriaren ertzean. Bluesak eskaintze n zidan irudietako bat zen hori eta, ariketa errepikatzeko gogoz,
Joseba B. Lenoir musikariari proposatu nion blues tradizionalaren aukeraketa bat egiteko, bertan esaten ziren mito, gertakari eta kontakizunak marrazteko aitzakia gisa.
Berak egin zituen lehen doinuak, baina gerora, musikari gehiagok ere parte hartu dute.
Bai, Josebak pare bat bertsio grabatzeaz gain proiektua borobilduko zuen ideiarekin egin zuen topo. Hau da, Euskal Herriko musikari gehiagori eskaintzea blues kanten bertsioak grabatu eta proiektuaren parte bilakatzeko aukera. Bluesak sortutako mitologiaren berrikuspen grafiko-musikatu bat garatzea da gure erronka.
Orain zertan da?
Komikiaren bigarren alea Napoka Iriak grabatu zuen eta, momentu honetan, MobyDickek dihardu bere bertsioetan lanean nik kanta horiek lagunduko dituzten komiki laburrak eta irudiak egiten ditudan bitartean. 2014an zehar askoz kanta gehiago grabatu eta marraztea da helburua.
Elkarrizketa osoa GAZTEZULO.COM-en
Erantzun
Sartu