Bilboko Areatzan egin zen sari-banaketarekin amaitu da 2023ko Elhuyar Zientzia Azoka. Sarituek nazioarteko zein Espainiako azoketarako bidaiak, ikerketa-zentroetan egiteko egonaldiak eta ikasketa-bekak jaso dituzte.
Bilboko Areatzan egin den sari-banaketarekin amaitu zen 2023ko Elhuyar Zientzia Azoka. Ekitaldia Arnaitz Fernández Elíasek eta Elene Barrutia Loroñok gidatu dute. Elhuyar Zientzia Azokaren babesleek eta Elhuyarreko kideek eman dituzte 8 kategoriatan banatzen diren sariak.
Hauek izan dira proiektu sarituak:
Saria Danel Solabarrieta Arrizabalagak eman die, Elhuyar Zientzia Azokaren arduradunak.
Saria Maria Rubio Zabalak eman die, Kutxa Fundazioko Proiektu eta Gizarte Berrikuntzaren arduradunak.
Saria Inmaculada Arostegui Madariagak eman die, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketaren Arloko errektoreordeak.
Saria Arola Urdangarik Ferreirak eman die, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko zuzendariak.
Saria Isabel Sarrioandia Ibarrak eman die, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresak Sustatzeko Zerbitzuaren buruak.
Saria Amaia Agirre Pinedok eman die, Eusko Jaurlaritzako Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak.
Saria Koldo Narbaiza Olaskoagak eman die, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotziak.
Saria Jon Abril Olaetxeak eman die, Elhuyarreko koordinatzaile nagusiak.
Egindako lan onagatik, zenbait mailatako beste 18 taldek ere Elhuyar Zientzia Azokaren aipamena eta sareko ikerketa-zentroetan egiteko egonaldiak eskuratu dituzte.
Elhuyar Zientzia Azoka
Aurtengo Elhuyar Zientzia Azokak 3 egun iraun du, ekainaren 2tik 4ra, eta Bilboko Areatzan egin da. Bertan 200 proiektutik gora egon dira ikusgai eta 60 ikastetxetako 700 gaztek hartu dute parte. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Espainiako eta nazioarteko azoketako saridunak ere izan dira: 7 talde etorri dira.
Elhuyar Zientzia Azokaren helburua gazteen artean zientziarekiko zaletasuna suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea da, eta ez bakarrik Areatzan egiten den azoka honetan, baita urtean zehar ere. Aurten, hain zuzen, 1.450 gaztek parte hartu dute (haietatik, % 52 neskak, % 45 mutilak eta % 3 ez-binarioak), eta 79 ikastetxek. Ikasle gazteek ez ezik, Euskal Herriko ikerketa-zentroek eta unibertsitateek ere parte hartzen dute Azokan. Eta azpimarratzekoa da, gainera, proiektu honekiko urtero erakusten duten konpromisoa: ikasturte-hasieran, unibertsitate eta zentro teknologikoetako 244 ikertzailek (haien artean,138 emakume) eman zuten izena ikasleekin lan egiteko eta azken faseko ebaluatzaile-lanak egiteko.
Elhuyarrek antolatutako Elhuyar Zientzia Azoka ekimenak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euroeskualdearen, FECYTen (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa), Kutxa Fundazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta Erabiren laguntza jasotzen du.
Erantzun
Sartu