2021eko urritik 2022eko ekainera, 10-16 urte bitarteko gazteek tailerretan parte hartu eta proiektuak egin ahal izango dituzte, tokian tokiko Bizilabe egoitzetan. Ikasturtean zehar, alor desberdinetako zientzia- eta teknologia-esperimentuak egingo dituzte, eta talde lanean proiektuak garatuko dituzte, ikertzaile profesionalen gidaritzarekin.
Bizilabe egitasmoan, tokian tokiko ikastetxe, herriko eragile, ikerketa-zentro eta enpresekin jardungo dute lanean. Izan ere, STEM (Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) bultzatzea komunitateko apustua da.
Bide horretan, Bizilabeko gazteek eskualdeko ikerketa-zentroak eta enpresak bisitatuko dituzte eta ikertzaileekin harremanetan izango dira. Horrez gain, hainbat zientzia-jarduera antolatuko dira herrietako eragileekin elkarlanean. Horren erakusgarri, ikasturte honetan arrakasta handiz ospatu den Nazioarteko Neska eta Emakume Zientzialarien Eguna edo herrietako ikastetxeetan egin diren zientzialarien topaketa eta tailerrak.
Ikasturte berrian izena emateko lehenengo txanda ekainaren 10era arte egongo da zabalik, eta webgunearen bidez egingo da. Ekainaren 10etik aurrera, libre geratu diren plaza horietan izena emateko aukera zabalik utziko da.
Erantzun
Sartu