Diseinu astearekin bat eginez, azaroaren 25ean, asteazkena, 18:00-19:30, “Diseinatu eta programatu zure Bizilabe pegatina azkarra”, hau da, NFC (Near Fear Communication) teknologia erabilita, desio dugun agindua beteko duen pegatina sortzeko tailerra egingo da Bizilaberen eskutik, Matikoko Auzo Factoryn.
Bilboko Bizilabek bat egingo du datorren azaroaren 19tik 26ra egingo den 'Bilbao Bizkaia D-week' diseinuaren astearekin. NFC(Near Fear Communication) teknologia erabilita, desio dugun agindua beteko duen pegatina programatuko dugu “Diseinatu eta programatu zure Bizilabe pegatina azkarra” izenburupean egingo den tailerrean.
1,5 orduko tailera izango da, eta , bertan, zona hurbileko komunikazioa daraman eranskailu bat diseinatu eta programatuko dugu. Eranskailuari guk nahi dizkiogun funtzioak ezarriko dizkiogu eta, beraz, gure mugikorra bertara hurbitzen dugunean, desio dugun agindua beteko du.
Zatoz lagunekin eranskailu magikoa diseinatu eta sortzera. Ingurukoak txundituko dituzu!
OHARRA: COVID-19k eragindako egoeraren aurrean, osasun-agintariek unean ezarritako babes-neurri guztiak hartuko dira, eta ekintzan parte hartzen dutenak babestuta izango dira.
Erantzun
Sartu