
Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu
Maiatzaren 6an, Iurretako lehenengo Mintzopotea egin genuen, euskara herriko kaleetara ateratzeko helburuarekin. 30 herritar inguru elkartu ziren Iurretako Dantzari auzunean, sei mahaitan banatuta euskararen iraganaz, etorkizunaz eta beste hainbat kontuez berba egiteko. Tragoek eta pintxoek lagunduta, giro aparta sortu zen herriko plazan.
Egitarau bete-betearekin dator aurtengo Zientzia Azoka. Datorren apirilaren 23an, eguerdiko 12tan hasi eta iluntzeko 8ak arte, ikertzaile gazteek ikasturtean landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak erakutsiko dituzte Bilboko Plaza Barrian. Hala, 12-18 urteko gazteen ia ehun talde eta haien lanak izango dira protagonistak. Horrekin batera, zientzia-ikuskizunekin eta esperimentuekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen duten guztiek. Amaieran, egindako lanaren aitortza jasoko dute; besteak beste, talde batzuek Espainiako zein atzerriko beste azoka batzuetara joateko aukera izango dute.
Elhuyar Fundazioak sofware-ingeniari bat behar du Hizkuntza eta Teknologia unitatean lan egiteko. Horretarako, hautagairik egokiena aukeratzeko prozedura abiatu du.
Eskualdeko berrikuntza sozialean eragiteko Urberritzen prozesua jarri dute abian Donostia-Beterri eskualdeko udalek (Beterri). Donostia-Beterri eta Urola Erdia eskualdeetan dinamika iraunkor bat sortzea eta eragileak artikulatzea izango dira prozesuaren helburu nagusiak. Lehen topagunea otsailaren 26an izango da (ostirala), 10:00-13:00, Hernaniko Gabriel Zelaia eraikinean. Lehen saiora etortzeko interesa duten eragileek bi bide hauek dituzte izena emateko: 688684956 – 688685586 telefonora deitzea edo enpresa@andoain.eus helbidera idaztea.
Eskualdeko berrikuntza sozialean eragiteko Urberritzen prozesua jarri du abian Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Berrikuntza eta Garapen Agentziak. Eskualdeko eragileen berrikuntza sozialerako gaitasuna handitzea eta sei esperientzia ebaluatzea izango dira prozesuaren helburu nagusiak. Aurkezpen-saio irekia gaur, hilak 18, 18:00etan, Azpeitiko Sindikatu zaharraren lehen solairuan.
Hogeita hamar irakasle bildu ditu gaur Elhuyar Fundazioak Eibarko Berritzegunean, zientzia eta teknologiaren hezkuntza eraberritzeko STING europar proiektuaren testuinguruan. Saioa Elhuyarrek koordinatzen duen eta Europako zortzi erakunderen artean prestatu dute.
Otsailaren 11ra arte dago irekita lanak aurkezteko epea. Lau kategoria ditu: bi dibulgazio-artikuluentzat (2.000 €-ko sari banarekin), bat kazetaritza-lanentzat (2.000 €-ko saria), eta sorkuntza-beka bat (5.000 €-ko diru-laguntza).
Elhuyar Fundazioak koordinatzen duen STING europar proiektuko 25 hezitzaile Amsterdamen arituko dira aste honetan, zientzia-irakasleei genero-berdintasunean trebatzen lagunduko dien metodologia prestatzen.
Lauro Ikastolako Betabot taldeak jaso du Galicienciaren 10. edizioaren sari nagusia. Ourenseko Tecnopole Parke Teknologikoan ospatutako azokara joateko aukera jaso zuten apirilean Bilbon Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan. “Hezkuntzan komunikazio-kanalak irekiz” lanarekin jaso dute aitortza Ourensen Amaia Perez Etxebarria irakaslearen laguntza izan duten gazteek.
“Jarri txertoa kultura zientifikoaren alde”, hori da CAF-Elhuyar sarien 2015eko edizioaren leloa. Hain zuzen ere, gizartean kultura zientifikoa sendotzeko, funtsezkoa da zientzia eta teknologia arloko gaiak eta ikerketak zabaltzea eta gizarteratzea, eta lan hori egiten dutenak saritzeko eta aitortzeko helburua du sariketak. Lau kategoria ditu, eta 2016ko otsailaren 11ra arte dago irekita lanak aurkezteko epea.
Hendaiako Herriko Etxeak Euskararen Plan Estrategikoa lantzeko prozesua aurkeztu du udalerrian euskararen erabilera bulkatzeko eta euskaldun-komunitatea sendotzeko. Planak egungo egoeraren alderdi kuantitatiboak eta kualitatiboak jasoko dituen diagnostiko bat eginen du, eta aitzina begira jartzeko lan-tresna izanen da, eguneroko dinamikatik haratago begiratzeko. Elhuyar Aholkularitzak dinamizatuko du prozesua.
Zientzia-blogosferak leiho bat du zientzia.eus atarian. Hain zuzen ere, zientzia-eus-ek atal bat gehitu du, blogari zientziazaleen edukiak plazaratzeko, helburu bikoitzarekin: zientziazale euskaldunon komunitatea indartzea, eta zientzia-edukiak bilatzen dituen erabiltzailearei eskaintza osoago bat ematea.
Zientzia eta teknologiaren inguruko saio tematikoak izango dira nagusi denboraldi berrian.Iñaki Leturia izango da aurkezlea, eta ETB1en, larunbatero emango da, 13:30ean, eta ETB2n, berriz, igandero, 09:30ean.
Beterriko Garapen Agentziarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesaz, “Beteberritzen, Beterrin Berrikuntza Soziala eraginez” ekimena garatu du Elhuyar Aholkularitzak. Tokiko eragileekin berrikuntza sozialean sakontzeko prozesua landu ondotik, tokiko garapenean berrikuntza sozialak duen garrantziaz gogoeta egin eta esperientziak trukatzeko, jardunaldia egingo da Andoaingo Bastero Kulturgunean, hilaren 18an.
Hizkuntzen industriarentzako irtenbide praktikoak izan ditu helburu ikerketa-proiektu estrategikoak. Hiru demo garatu dira: literatura-kritiketako iritzien erauzketa automatikoaren demoa, bideoetako bilatzaile baten demoa (transkripzio eta bikoizketa automatikoa) eta onlineko ahots bidezko hizkuntza-irakasle pertsonal baten demoa.
Gorka Azkune, Ostaizka Aizpurua eta Estitxu Villamor ikertzaileak eta Amaia Portugal kazetaria izan dira sarituak. Elhuyarren Merezimendu Saria, berriz, Julian Bereziartua medikuak jaso du. Sari-banaketaren ondoren, Arte eta Historia Museoan, Xabi Erkiziaren «Idazkera isilak» erakusketa zabaldu da, iazko Zientzia Gizartean sorkuntza-bekaren emaitza.
Maiatzaren 14an izango da sari-banaketa, 18:00tan hasita, Photomuseum Argazki & Zinema Museoan (Zarautz). Julian Bereziartua Barrenetxea medikuak jasoko du Elhuyarren Merezimendu Saria, medikuntzan euskara normalizatzen, eta medikuntza-arloaren dibulgazioan egindako lanarengatik. Ondoren, Arte eta Historia Museoan, Xabier Erkiziaren “Idazkera isilak” erakusketa zabalduko da, iazko Zientzia Gizartean sorkuntza-bekaren emaitza.
Bigarren Hezkuntzako 204 gazte elkartu ziren Bilboko Plaza Barrian larunbatean, egun osoz, Zientzia Azokan. Neskak ziren parte-hartzaileetatik % 58, eta mutilak gainerako % 42a. Hirurogeita bost taldek esku hartu dute ekitaldian, eta bakoitzak bere standa izan du, bisitariei beren proiektuen berri emateko.
Bigarren Hezkuntzako 204 gazte elkartuko dira Bilboko Plaza Barrian larunbatean, egun osoz, Zientzia Azokan.
Gaur aurkeztu dute 2015eko Zientzia Azoka, Bilboko udaletxean. Elhuyar Zientziak gidatutako ekimena da Zientzia Azoka, eta, iragarri dutenez, Bilboko Plaza Barrian izango da aurten ere, eguerdiko 12etatik arratsaldeko 8etara. Denbora-tarte horretan, 12 eta 18 urte bitarteko gazteek ikasturtean egindako proiektu teknologikoak eta ikerketak aurkeztuko dituzte jendaurrean.