Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu
Larunbatean izan zen aurtengo Elhuyar Zientzia Azoka. 110 proiektu aurkeztu dira aurtengoan. Guztira, 337 gaztek hartu dute parte (neskak 176 eta mutilak 161) . Gainera, estatuko (Exporecerca eta Galiciencia) eta nazioarteko (Mostra Nacional Portuguesa) zientzia-azoketako 3 talde irabazle ere etorri dira.
Larunbatean, maiatzak 6, egingo da ikertzaile gazteen azoka, Bilboko Plaza Barrian. Ikertzaile gazteek urtean zehar landutako 110 proiektu zientifiko eta teknologiko aurkeztuko dira. Egun osoz izango dira zientzia-tailerrak, gazteen stand-ak, eta eremu profesionalaren gunea, eta kultura zientifikoaz disfrutatu ahal izango da.
Nafarroako lau ikastetxetako DBH eta Batxilergoko berrogeita hamar bat ikaslek (Leitzako Amazabal BHI, Iruñeko Julio Caro Baroja BHI, Noaingo Elortzibar BHI eta Zizur Txikiko San Fermin ikastola) Zientzia Azokan parte hartu zuten atzo, martxoak 29, asteazkena, Iruñeko Planetarioan. Elhuyar Fundazioaren ekimen bat da; unibertsitateko atarian dauden ikasleek proiektu zientifiko edo teknologikoak sortzen dituzte ikasturtean zehar, taldeka, unibertsitateko ikertzaile eta irakasleen aholkuak jasoz. 12 eta 18 urte arteko nafar ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA) sail desberdinetako (besteak beste, Kimika Aplikatua, Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa, Natura Ingurunearen Zientziak) 18 ikertzaile, bekadun eta doktoregai gazteren aholkularitza jaso dute. Laguntza hori baliagarri izango zaie beren lanak azoka batean jendaurrean erakusteko Bilboko erdigunean, maiatzaren 6an, EAEko ikasleekin batera. Hortik dator Zientzia Azoka izena. Ekimen honek Foru Erkidegoaren, Unibertsitatearen, Planetarioaren eta Zientziaren Lagunen Klubaren laguntza du.
INSPIRA proiektu aitzindaria da Euskadin, neskengan bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik. Lehenengoz erabiliko da taldeko aholkularitza teknika, STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematikak, ingelesezko sigletan) irakasgaiak sustatzeko proiektu batean eta lehen hezkuntzako ikasleen artean.
Asteburuan saio berezia izango du Teknopolisek. Bihar, martxoaren 11 (larunbata), gaueko 21:00etan, emakumeek zientzian duten egoerari buruzko saio berezia emango dut Teknopolisek, ETB1ean. Munduko ikertzaileen herena baino gutxiago dira emakumeak; % 28, UNESCOren arabera. EAEn, % 35 dira, baina, ardura-eskalan zenbat eta gorago jo, orduan eta txikiagoa da ehuneko hori.
Beste alorretan bezala, zientzian ere emakumeek gizonek baino oztopo gehiago dituzte aurrera egiteko. Elhuyarren, neskato direnetik lagundu nahi diegu, hainbat proiekturen bidez
Zientzia eta teknologiaren arloko artikuluak, kazetaritza-lanak eta proiektuak saritzen eta bultzatzen ditu sariketak. 2.000 €-ko lau sari eta 5.000 €-ko beka bat banatzen dira. Aurten, sari berri bat dago, lehen sektoreari lotutako lanentzat.
Zientzia-edukiak euskaraz edonon eta edonoiz eskura izateko lehen aplikazioa da ZIENTZIAPP. Albisteak, audioak, bideoak eta agenda eskaintzen ditu, doan. Google Play Storen eta App Storen eskuragarri.
Badator Durangoko Azoka aurten ere, eta Elhuyar Durangon izango da beste behin ere, abenduaren 2tik 6ra. Artekale 62. standean Elhuyarren nobedadeak salgai egongo dira; Talaia teknologiaren aurkezpena egingo da abenduaren 4an eta EHUren aitortza jasoko dute Elhuyarreko itzultzaileek abenduaren 5ean.
Datorren larunbatean, 15:00etan, Norteko Ferrokarrillaren 20.urteurreneko saio berezia emango du Euskadi Irratiak. Hain zuzen, duela 20 urte, Carl Sagan hil eta Dolly ardia jaio ziren garai berean, sortu zuen Elhuyarrek zientziari buruzko irratsaioa, Euskadi Irratiaren laguntzarekin.
Bueltan da zientzia eta umorea uztartzen dituen jaia: Wolfram Deuna; ekitaldi fisiko, kimiko, analogiko eta antologikoa! Zientziaren Astearen barruan, aurten ere Bergaran ospatuko dugu euskal zientzialarion zaindari apokrifoa, bost minutuko bakarrizketa zientifikoz osatutako ekitaldi baten bidez. Azaroaren 10ean, osteguna, 19.30etan.
Abian dira CAF-Elhuyar sariak. 2017ko otsailaren 17ra arte aurkez daitezke lanak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak. Betiko kategoriez gain, sari berri bat aurten, lehen sektoreari lotutako lanentzat. cafelhuyarsariak.elhuyar.eus helbidean dago informazio guztia, eta 2017ko otsailaren 17ra bitartean aurkez daitezke lanak. Deskargatu oinarriak hemen.
Irudi garaikidearekin eta webgune berrituarekin hasiko du Teknopolisek bere 19. denboraldia. Asteburu honetan hasiko du denboraldi berria. ETB1en larunbatero emango da, 13:30ean, eta ETB2n, berriz, igandero, 09:30ean.
INSPIRA proiektua sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarritzen da, eta ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren munduko emakumezko profesionalek gauzatuko dute. Lehen aldia da taldeko mentoring-aren teknika erabiliko dena lehen hezkuntzako ikasleen artean STEAMak (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko proiektu batean (lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako neskekin jarriko da martxan). INSPIRAren fase pilotuan, 17 emakumezkok hartuko dute parte, beren borondatez, aholkulari gisa. Guztiak ere zientzialariak eta teknologoak dira, eta hainbat arlotan ari dira lanean: hezkuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan eta abar.
Irekita dago Zientziakide proiektuan izena emateko epea. Elhuyarrek bultzatutako ekimen horren bidez, AZTIko ikertzaileekin batera ikerketa batean parte hartzeko aukera eskaintzen zaie herritarrei.
Uda geldirik eman ondoren, abian da berriro Norteko Ferrokarrilla, Elhuyarrek ekoitzitako zientzia-saioa. Lehen geldialdia, larunbatean 15etan.
Elhuyarrek ekoizten duen Teknopolis telebista-saioaren monografiko bat, Odola, finalista da Zinema Zientifikoaren Nazioarteko Biurtekoan (BICC). Abenduaren 2an jakinaraziko dute zein diren lan irabazleak.
Bizkaiko Garraio Partzuergoak, CAFek, Euskotrenek, Euskal Trenbide Sareak eta Metro Bilbaok, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko terminologia-adituen aholkularitzapean, Trengintza Hiztegi espezializatua osatu dute, lau hizkuntzatan: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Hiztegiak trenaren sektoreko 4.830 kontzeptu biltzen ditu, 15 alorretan sailkatuta, eta Interneten kontsultatu daiteke, http://trenhiztegia.eus/ helbidean.
Lehen sektoreko ikerketetan eta NEIKERen jardueran euskara bultzatzea da NEIKER Nekazaritzaren Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak eta Elhuyar Fundazioak sinatu berri duten lankidetza-hitzarmenaren helburu nagusia. Hitzarmenaren arabera, aurreikusi da lehen sektoreari buruz euskaraz egindako ikerketak saritzea, eta lehen sektoreko terminologia bilduko duen hiztegi bat egitea
Bilbao Berrikuntza Faktorian izango da Europako ikerketa-erakundeetan genero-berdintasuna bultzatu eta bermatzeko PLOTINA egitasmoan hiru egunez egingo den topaketa. Europako zortzi herrialdetako hamar erakundetako adituak bilduko dira uztailaren 18tik 20ra, ikerketa garatzen duten erakundeetan berdintasun-planak inplementatzeko metodologia bat garatzea helburu. Elhuyarrek antolatu du topaketa, proiektuaren lantaldean berdintasun-aholkulari izateaz gainera. Topaketaren egoitza Mondragon Unibertsitatearena da, egitasmoaren beste euskal kidearena.