Teknologia albisteak

Zientzia-hezkuntza hobetzen hezkidetzaren bidez

Erabiltzailearen aurpegia
2015-11-25 : 10:16

Elhuyar Fundazioak koordinatzen duen STING europar proiektuko 25 hezitzaile Amsterdamen arituko dira aste honetan, zientzia-irakasleei genero-berdintasunean trebatzen lagunduko dien metodologia prestatzen.

Proiektua iaz abiatu zen Elhuyar Fundazioa buru duela, eta zientziaren irakaskuntzan eta generoan aditu diren lau unibertsitate eta zientzia-museok hartzen dute parte. Irakasleak trebatzeko programa honen helburua da zientzia-, teknologia- eta matematika-irakasleek neska-mutilei ematen dieten irakaskuntza erakargarriagoa nola egin hausnartzea eta zientzia-irakasleei horri buruzko trebakuntza eta baliabideak eskaintzea. 

Nazioarteko irakasle eta ikastetxe, irakasleen trebatzaile, zientzia-zentro, unibertsitate eta beste hezkuntza-eragile batzuekiko lankidetzan sortu da trebakuntza hori. Amsterdamen trebatuko diren  hezitzaileek, urtarrilean, egun bateko trebakuntza-saioa  eskainiko diete interesa duten irakasleei, Eibarko berritzegunearen laguntzarekin. Eibarko trebakuntza-saio horretan izena emateko epea zabalik dago, eta hemen eman daiteke.

Erantzun

Sartu