
Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu
Beñat Insunza Lauzirika bilbotarrak hiru sari jaso ditu estatuko ikerketa gaztearen erakustoki den eta martxoaren 26tik 28ra Bartzelonan ospatu den XVI Exporecerca Jove-n. Euskal ikertzaile gazteen ordezkaritza zeraman Lauroko ikasle izandakoak Elhuyarrek Bilbon urtero ospatzen duen Zientzia Azokatik, eta Yale Science and Engineering Association Inc.-ek “lan baten aurkezpen bikainenari” ematen dion errekonozimendua, Ingenia Motion Control enpresaren saria eta Kataluniako azokaren Jordi Domenech sari berezia jaso ditu, hiruak ala hiruak, lotailu gurutzatuaren apurketa saihesteko egindako bere lan zientifiko-teknologikoarengatik.
Elhuyarrek ekoizten duen Teknopolis telebista-saioak jaso du VII. Tecnalia Kazetaritza Saria telebistako atalean, otsailaren 2an AZTI-Tecnaliaren Derioko egoitzan (Bizkaia) egin den ekitaldian. Han izan dira Elhuyarreko zuzendari nagusia, Leire Cancio; EiTBko zuzendari nagusia, Maite Iturbe; Teknopoliseko zuzendaria, Nagore Rementeria, eta saio horren aurkezlea, Iñaki Leturia. Teknopolis saritzeko arrazoien artean, bi azpimarratu dituzte epaimahaiko kideek: batetik, Teknopolisen “15 urteko ibilbidea”, eta, bestetik, “I+G+Bn egiten den lana gizarteratzeko egiten duen lana, zorroztasun zientifiko handiz eta oso era dibulgatzailean betiere”.
Basque Research webgunea ( www.basqueresearch.com) 2002an jaio zen, Elhuyarren ekimenez eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker eta Euskal Herrian egiten den ikerketaren berri eman du 12 urtez. Basque Research proiektua kanpoko finantziazio-iturririk gabe geratu da eta honek webgunearen itxiera ekarri du.
Abenduko zenbakiaren batera, "Ekinean" atala sortu du Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak. Zientzialariak dira atalaren protagonista, eta lanbidearen bizipenetatik dira elkarrizketatuak. Zer lan egiten duten kontatuko digute, nola iritsi diren horra, zerk bultzatu dituen zientzialari izatera, zerk kezkatzen dituen, zer nahi duten... Ikertzailea eta pertsona, txanpon beraren bi aurpegiak jasoko ditu, ekinean, atal berriak. Beste bereizgarri bat ere badu “Ekinean” atalak: ikertzaile gazteak, eta emakumeak izango direla protagonista. Eta zergatik ikertzaile gazteak, eta zergatik emakumeak? Bada, datuek erakusten dutelako askoz ere gehiago direla ikertzaile-karrera bertan behera uzten duten emakumeak gizonak baino.
Elhuyar Zientzia eta Teknologia dibulgazio-aldizkariak aldizkaria.elhuyar.org webgunea berritu du. Zehazki, webgunearen orrialde nagusia eta itxura orokorra berritu ditu Elhuyar aldizkariak.
Galdera honi erantzun nahian, mahai-ingurua antolatu zuten Elhuyar Zientziak eta Elhuyar Aholkularitzak azaroaren 13an. Berdintasun Gunearen (Emakunde) eta Zientzia Astearen (Innobasque) markoa aprobetxatuta, ikerketa arloan diharduten lau emakume gonbidatu zituzten zientziaz eta berdintasunaz eztabaidatzera: Osasun Saileko Elena Aldasoro Unamuno, Ikerbasqueko Ainhoa Madariaga Martinez, Mondragon Unibertsitateko Ainhoa Larrañaga Elorza eta Euskal Herriko Unibertsitateko Teresa Nuño Angós. Haien ikuspegi eta ibilbideak uztartuz, Euskal Herrian zientzia-sisteman dagoen errealitatera hurbiltzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek zein entzuleek.
Ba bai, oraingo honetan erronka batean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu: baietz abenduaren 3rako, Euskararen Egunerako, sarean euskarazko 20.000 hitzen ahoskera lortu? Elhuyar hiztegien eta Forvoren webguneek sortu dute #esanHitza erronka. Euskarazko ahoskerak biltzea du helburu, Interneten euskara gehiago entzuteko.
“Posible al da bikaintasuna zientzian, berdintasunik gabe?” mahai-ingurua antolatu du Elhuyarrek Emakunderen XI. Berdintasunareko Gunearen eta Zientziaren Asteko markoan. Mahai-ingurua azaroaren 13an izango da, 18:00etan, Bilboko Casilda Iturrizar parkean egongo den autobus ibiltarian. Hizlariak, berriz, Ainhoa Madariaga (Ikerbasque), Elena Aldasoro (Osakidetza), Ainhoa Larrañaga (Mondragon Unibertsitatea) eta Teresa Nuño (UPV/EHU), Elhuyarreko Maria Gil eta Naiara Arrik gidatuta.
Gaur, irailak 30, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna dela eta, gogora ekarri nahi dugu itzulpenen kalitateak hizkuntzan eta gizartean duen eragina, eta nabarmendu itzulpen-prozesua testua sortzeko prozesua bezainbeste zaintzeko eta goxatzeko beharra. Testu itzuliek eragin zuzena dute ekonomian; batetik, gure gizartean elebitasuna eguneroko bizitzan txertatua dagoelako, eta, bestetik, etengabe esportatzen eta inportatzen direlako produktu eta zerbitzuak. Behar-beharrezkoa da hori gure lanean kontuan hartzea, hizkuntzak —hizkuntza guztiak— behar bezala zaintzea onuragarri izango baita denontzat, alde guztietatik. Ahal dugun neurrian, ideia hori gizartean zabaltzen eta praktikan jartzen saiatu behar genuke euskal erakunde eta enpresek.
Elhuyarrek, zure Kindlea euskalduntzeko, liburu elektronikoak eta Kindle hiztegiak banaka eskuratzeko aukeraz gain, Kindlerako packak (Elhuyar hiztegia, euskara-gaztelania, eta Elhuyarren zientzia-liburuetako bat) prestatu ditu.
Batz, Cikautxo Ekin, Elay, GKN eta Maier enpresek garatu dute proiektua, Elhuyar Hizkuntza eta Teknologiako terminologia-adituen aholkularitzapean. Sektoreko terminologiaren inguruko 2.637 kontzeptu biltzen ditu hiztegiak, eta sei hizkuntzatan (ingelesa, gaztelania, frantsesa, alemana eta txinera) kontsultatu daiteke Interneten.
“Haustura hidraulikoa ikertzen inbertitzen duguna ez dugu aurreztean eta eraginkortasuna hobetzean inbertitzen”. Eztabaida bizia piztu du Arabako zenbait lekutan lurpeko gasa haustura hidraulikoaren bidez (ingelesez fracking) erauzteko aukerak. Teknika horri buruz hitz egiteko, Javier Arostegi Garcia geologoarekin eta Itxaso Arostegi Olalde ingurumen-aholkulariarekin bildu da Elhuyar aldizkaria. Haustura hidraulikoa erabiltzeak izan ditzakeen aukeren eta arriskuen berri emateaz gain, energiaren kostuari eta erabilerari buruzko gogoeta egin dute, apirileko Elhuyar aldizkariaren erreportaje nagusian.
Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateak, EHUko Aholab taldearekin elkarlanean, ahots-sintesi bidez webguneak entzuteko teknologia garatu dute berriki. Teknologia hori aplikatu da dagoeneko Elhuyar Aldizkariko webgunean eta zientzia.net-en. Horiek horrela, erabiltzaileek aukera izango dute webgune horietako edukiak euskaraz molde naturalean entzuteko.
Elhuyarrek Probatu zure euskara-maila eta probatuz trebatu on line ikastaroa emango du UEUn. Patxi Petrirena Elhuyarreko itzultzaile, zuzentzaile eta trebatzaileak emango du ikastaro hau, maiatzaren 5etik 30a bitartean (20 ordu). Matrikulazio-epea martxoaren 3a arte egongo da zabalik.
Elkarrizketa formatua izango du, eta elkarrizketatuen ustekabeko eta itxaropen zientifikoak izango dira mintzagaia.
Hauek dira 2013an oihartzun handiena izan duten Basque Researcheko hamar albisteak:
1. FIKek eta Tecnaliak istripuetako biktimak larrialdietan immobilizatzeko tresna bat diseinatu dute
Iturria: Tecnalia
2. Saturnoko ekaitz erraldoiaren misterioa argitu da
Iturria: UPV/EHU
Elhuyar Hiztegiaren 4. edizioa berriki argitaratu dela eta, eskaintza berezia egin nahi die Durangoko Azokara etortzen direnei:Elhuyar Hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco) erosten dutenek % 30eko deskontua izango dute, baldin eta etxean duten Elhuyar hiztegi zaharra entregatzen badute.
Nazioarteko merkatuetan jarduteko hizkuntza-estrategia egokiak duen garrantziaz oharturik, Elhuyarrek Hizkuna proiektua abiarazi zuen duela urtebete, ingurune eleaniztunetan lanean dabiltzan enpresei hizkuntza-estrategia eraginkorra ezartzen laguntzeko helburuarekin, “ezinbestekoa baita hizkuntza-kudeaketa egokia nazioarteko merkatuetan lehiatzeko eta, beraz, arrakasta izateko”.
Gazteek egindako proiektuen azoka da Zientzia Azoka. Ikasturtean zehar, taldeka, hautatzen duten gaiaren inguruan arituko dira lanean: galdetzen, ikertzen, diseinatzen, eraikitzen eta esperientzia berriak bizitzen. Bidean, ikertzaile profesionalak izango dituzte lagun, bideratzen laguntzeko, eta abenturak eta bizipenak partekatzeko.