Teknologia albisteak

"Berrikuntza soziala eta tokiko garapena" - II. Jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia
2016-06-01 : 09:52

Donostia-Beterriko eskualdeko udalek (Beterri) eta Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Berrikuntza eta Garapenerako Agentziak Urberritzen egitasmoa garatu dugu, Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Bi eskualdeetako eragileekin berrikuntza sozialerako gaitasuna handitzeko prozesua landu ondotik, jardunaldia antolatu dugu Urberritzen prozesuaren berri emateko eta tokiko garapenean berrikuntza sozialak duen garrantziaz gogoeta egiteko. Ekainaren 3an, Donostiako EHUko Enpresa eta Ekonomia Fakultatean. Izen-ematea doakoa da eta epea ekainaren 1a arte egongo da irekita. Horretarako, formulario hau bete behar da. 

Berrikuntza soziala eta tokiko garapena

  • Eguna: ekainaren 3a, ostirala
  • Tokia: Donostiako EHUko Enpresa eta Ekonomia Fakultateko Ekitaldi Aretoa (hemen)
  • Ordua: 09:30etik 13:30era

Egitaraua

9:15-9:30          Harrera

9:30-9:50          Sarrera: ongi etorria eta aurkezpena. Joseba Amondarain (Gipuzkoako Foru Aldundia. Jakintza eta Enpresa Jarduera Sustatzeko zerbitzuburua), Aizpea Otaegi (Elhuyar Aholkularitzaren koordinatzaile nagusia)

9:50-11:15        Hitzaldia. Oriol Estela (Ekonomialaria eta geografoa, Tokiko Garapenean aditua, Bartzelona): “El desarrollo local es innovación social”. Galdera-erantzunetarako  tartea

11:15-11:45       Atsedenaldia

11:45-12:50       Urberritzen prozesua

  • Idoia Aldekoa (Elhuyar Aholkularitza): “Urberritzen prozesuaren marko orokorra”
  • Itziar Abarisketa eta Iosu Sorazu (Iraurgi Berritzen): “Urola Erdian Berrikuntza Soziala eragiten”
  • Andoni Egia (Donostia-Beterriko udalak, Hernaniko Udala) eta Nerea Yurrebaso (Donostia-Beterriko udalak, Andoaingo Udala): “Beterrin Berrikuntza Soziala eragiten”
  • Galdera-erantzunetarako tartea

12:50-13:20       #txio-txioka

13.20-13:30       Balorazioa eta itxiera

Izena emateko

Izen-ematea doakoa da eta epea ekainaren 1a arte egongo da irekita. Horretarako, formulario hau bete behar da. 

Oriol Estelaren hitzaldia izan ezik, gainerako jarduera guztiak euskaraz izango dira. Euskaraz ulertu ezean, jakinarazi izena ematerakoan eta saiatuko gara ulermena bermatzeko bitartekoak jartzen. 

berrikuntzasoziala.elhuyar.eus

Erantzun

Sartu