Elhuyar Fundazioak sofware-ingeniari bat behar du Hizkuntza eta Teknologia unitatean lan egiteko. Horretarako, hautagairik egokiena aukeratzeko prozedura abiatu du.
Informazioaren kudeaketa adimendunarekin eta itzulpengintzarekin lotutako proiektu teknologikoetan jardungo du bereziki.
Software-ingeniari gisa duen jakintza espezializatua eta esperientzia kontuan hartzeaz gain, testuen analisiarekin, adimen artifizialarekin eta itzulpen automatikoarekin lotutako ezagutza teorikoa ere kontuan hartuko dugu.
Gaitasun pertsonalei dagokionez, ekimena, proiektu konplexuei aurre egiteko gaitasuna eta ikasteko gogoa garrantzitsuak dira Elhuyarrentzat.
Eskatzen dugu:
Hautaketan balioetsiko ditugun arloak:
Eskaintzen dugu:
Interesatuok bidali curriculum vitaea helbide honetara, martxoaren 18a baino lehen, eta aipatu, mesedez, goiburuko erreferentzia: ht@elhuyar.com
Erantzun
Sartu