Teknologia albisteak

Egunean Behin aplikazioaren lehen urtebetetzea

Erabiltzailearen aurpegia
2020-03-05 : 16:46

Atzo bete zen urtebete gure aplikazio/jokoa kalera irten zela lehen aldiz kaleratu zela. Une honetan 75.000 jokalari aktibo ari gara aste honetan, baina lehenbiziko hartan CodeSyntax enpresako lankideak baizik ez ginen hasi astelehen buruzuri batean jokatzen. 2019ko martxoaren 4ko goizeko zortzietan izan zen lehen partida, lehen 10 galderak. Harrezkero, 5 milioi partida jokatu dira, 50 milioi galdera erantzun ditugu denon artean.

Martxan hasi eta astebetera eman genuen mezu publikoa, eta orduan hasi zen jendea benetan izena ematen. Harrezkero, hona zenbaki batzuk:

  • 100.000 erabiltzaile pasa
  • 75.000 jokalari aktibo azken astean
  • 5 milioi partida, 50 milioi erantzun
  • 67.000 partida egunero aste honetan
  • 50.000 galdera baino gehiago
  • 40 aste eta beste horrenbeste babesle
  • Milaka SMS eta dozenaka mila jakinarazpen
  • Zuzeneko final bat

Bidean asmatu ditugunen artean, denboraldiaren kontzeptua. Oraingoan, 5. astean gaude 8 asteko denboraldian (adi denboraldiko sailkapenei, zeinetan 8 asteetako 4 onenak kontatzen diren), eta beste final batekin biribildu nahi dugu. Bitartean, martxan dugu oraindik (15a arte) galde-erantzun programatikoki asmatzeko lehiaketa.

Zorionak guri gure lehen urtebetetze honetan, eta eskerrik asko babesleoi, taldeak dinamizatzen ari zaretenoi, mezuak bidali eta ideiak eman dizkiguzuenoi eta, noski, jokoan parte-hartzen ari zareten guztioi.

Erantzun

Sartu