Aste honetako Egunean Behin jokoko saria, bigarren denboraldiko hastapenean, Agur Etxebeste filmeko ekoiztetxeak eskaini digu. Estreinaldia irailaren 27an izango da, baina horra barik, irabazleek aukera izango dute aurre-estreinaldi batera joateko (horrelako bi izango dira, Donostian bat eta Bilbon bestea).
Ohi bezala, sari bat izango da asteko irabazlearentzat, eta beste bat zozketatuko da zazpi egunetan jokatzen duten guztien artean. Filma ikusteko sarrerez gain, merchandising elementu batzuk ere jasoko dituzte irabazleek. Gainera, ez ahaztu, lehen 10ek aukera gehigarria izango dutela denboraldi honetan aste bakoitzean: aukera izango dute abenduko Zuzeneko Finalean parte hartzeko.
Agur Etxebeste! euskarazko komedia bat izango da, 2005eko Aupa Etxebeste! filmaren jarraipena. Asier Altuna eta Telmo Esnalek zuzendua da berriro, eta aurreko filmaren talde teknikoa mantendu da. Irusoin, La Fidèle Production eta Kilima Mediak ekoitzia, Asier Altuna, Telmo Esnal eta Nagore Aranburuk idatzitako gidoia du, eta lehen filmeko aktore protagonista guztiek parte hartuko dute. Era berean, filmak euskal aktore famatu askoren cameoak izango ditu. Rol nagusietan, Ramon Agirre eta Elena Irureta senar-emaztearenak egiten, eta beraien semearenean Iban Garate. Hona trailerra:
Film honen aurrekoak, Aupa Etxebestek, mugarri bat ezarri zuen 21. mendeko euskal zinemagintzan. 2005ean estreinatu zenean, baziren 12 urte euskarazko film luzerik ez zela egiten. Harrezkero, Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariek, beste zinemagile batzuekin batera, askoz zinemagintza egonkorragoa egin ahal izan dute euskaraz.
Erantzun
Sartu