Teknologia albisteak

Erabiltzaileen galderak aktibatu dira Egunean Behin jokoan

Erabiltzailearen aurpegia
2020-02-26 : 08:56

Aurreko denboralditik e-postaz galdera-erantzun proposamenak jasotzen hasi ginen Egunean Behin jokoan, baina oraingoan prozedura pixkat hobetu dugu, labur.eus/galdebehin orrian jarri dugun formularioarekin. Azken asteetan jasotako lehen dozenaka galderak hasi dira agertzen atzodanik, beste galdera multzo batzuekin batera.

labur.eus/galdebehin orritik jasotzen ditugun proposamenetan, izen-deiturak eskatzen ditugu, bakoitzaren izena "garantia" delakoan erantzun zuzena proposatzen diguzuela. Bereziki norberak egindako irudiak interesatzen zaizkigu, eta erabiltzaileoi eskatzen dizuegu erantzun zuzenaz gain, okerrak ere pentsatzeko.

Galderak kargatu dituzuenoi oharra: zaila da zuk egindako galdera zeure jokoaren sortan egokitzea. Milaka erabiltzaile, eta dozenaka galdera... sorta honetakoak ere ez dira egunero-egunero agertuko...

Bestalde, martxan jarraitzen du galderak automatikoki programazio bidez sortzeko lehiaketak. Martxoaren 15a arte dago epea irekita, eta kasu honetan ere, iritsi dira jada lehen proposamenak: ariketa matematiko gehiago, mendi-tontorren inguruko gehiago, proposamen bitxiak erlojuak edo birzkiklatzeko-ontziak kontuan hartzen dituztenak...

Atzo martxan jarritako galdera sorta berri bat, bestalde, matematikoa da, baina hitzez azaldua. Honelako buruketak proposatzen dizkizuegu.

Ez dira zailak, baina... pentsatu egin behar!

Erantzun

Sartu