CodeSyntax, Deustuko Unibertsitatea - DBS, ESLE - software libre enpresen elkartea, TEC Monterrey, .... eta beste saltsa batzuk, etorkizunaz kezkatuta.
Eskola Digitala III Topaketak izan ziren pasadan astean Bilbon (Otsailak 1 eta 2an) eta beste eragile eta ordezkari askoren artean ESLEk, software librea eta teknologia irekiekin lan egiten duten enpresen elkarteak, parte hartu zuen.
Asteburu honetan Nazioarteko Open Data Day ospatzen da eta mundu mailako International Open Data Hackathon delakoa. Testuinguru horretan Bilboko Auzo Factory Rekalden, Open Data Hack Day Bilbao antolatu da gaur. Jardunaldian, Bilbao Open data ekimena azaldu dute CIMUBISA-tik, Bilbao Ekintzak Rekaldeko zentroaren helburua software libre, open data eta orokorrean ekimen irekiekin bat egitea dela azaldu du.
Albiste honetako bideoari adi, Deba ibaiaren itsasadarrean bizi diren beltxarga beltzak ikusi ditut, eta Beltxarga Beltzen Teoriarekin akordatu naiz. Estatistikaren engainuak eta zenbait aurreikuspen ekonomikoren porrota azaltzeko balio duen teoria interesgarri bat da.
Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko aplikazio informatikoak ireki eta berrerabiltzea arautzen duen dekretua onartu du gaur. Hau da, Administrazio Publikoetako aplikazio informatikoen irekitze eta berrerabilpen dekretua. CodeSyntax bezala partaide garen ESLE elkartearen iritziz, gaur eman dena software librearen garapenean eta irekieraren printzipio orokorraren ezarreran aurrerapausu garrantzitsua da.