Teknologia albisteak

Eskola Digitala III Topaketak, jardunaldiak Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
2017-02-07 : 17:00

Eskola Digitala III Topaketak izan ziren pasadan astean Bilbon (Otsailak 1 eta 2an) eta beste eragile eta ordezkari askoren artean ESLEk, software librea eta teknologia irekiekin lan egiten duten enpresen elkarteak, parte hartu zuen.

Joan zen astean Eskola Digitala III Topaketetan parte hartu genuen. Software librea eta hezkuntzaren inguruan jardun genuen ESLE elkartea ordezkatzen. Norbaitek interesa badu, hona hemen jardunaldian erabilitako aurkezpena.

Bestalde Topaketetan Eskola Digitala III Topaketen adierazpena (adi .pdf-a) argitaratu da.

Bertan 2020 IKT-ak hobetzeko plan propioa aldarrikatzen da. Izan ere, Europakoarekin sintonian 2020 AGENDA DIGITAL propioa, aukera berdintasuna eta ekitatea bermatu ahal izateko ikastetxe publikoetako ikasle guztiei, aldarrikatzen du. Hobekuntza plan inklusiboa, non ikastetxe publikoen modernizazio teknologikoa egiteko bide orria eta inbertsioak zehaztuko diren. Eta besteak beste,  Eskola Digitala-k hasieratik argi izan zuen cluster edo hezkuntza digitalaren ezagupenari buruzko behatokia.

Dokumentu berean gogorazten da Hezkuntza sistema hobetzeko 2020 Planak jasotzen zituela euskal hezkuntza sistema hobetzen lagunduko duten helburu batzuk. Esate baterako, IKT eta material didaktikoei dagokienez, helburu garrantzitsuak Hezkuntza Baliabide Irekien arloan, baita Sare Hezkuntza ataria sortzea, edo irakaskuntza digitalen esperimentatzeko proiektuak eta ikastetxeen azpiegitura teknologikoen eguneratzea.

Topaketetan bertan esaten genuen bezala, “Etorkizuna ez da aurreikusten, eraiki egiten da”, dena egitear dago eta gure ustez, plataforma irekiak, software askea, teknologia irekiak, modu jasangarrian egiteko modua eskaintzen dute. Enplegua eta ezaguera hemen sortu, garatu eta uzteko.

Erantzun

Sartu