Teknologia albisteak

EAEko aplikazio informatikoak ireki eta berrerabiltzea arautzen duen dekretua onartu da

Erabiltzailearen aurpegia
2012-07-24 : 19:32

Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko aplikazio informatikoak ireki eta berrerabiltzea arautzen duen dekretua onartu du gaur. Hau da, Administrazio Publikoetako aplikazio informatikoen irekitze eta berrerabilpen dekretua. CodeSyntax bezala partaide garen ESLE elkartearen iritziz, gaur eman dena software librearen garapenean eta irekieraren printzipio orokorraren ezarreran aurrerapausu garrantzitsua da.

Dekretuaren jarraipena egin beharko da, baina paradigma aldaketa bat dago, aplikazioak irekiak izango dira eta, hortaz, berrerabilgarriak, "segurtasun-arrazoiak edo sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-akordioak tartean ez baldin badaude". Honetaz gain, kosteak murriztea eta baliabide publikoak modu arrazionalean erabili ahal izatea aurreikusten da.

Administrazio publikoaretzat garatzen diren aplikazio informatikoetan eragiten duelako, hartutako erabakiak garrantzia du software sektorean eta badirudi software librea indartzen duela.   Onartu den dekretuari esker, besteak beste hemendik aurrera garatzen diren aplikazio informatikoak beste erabiltzaileen esku ipiniko dira.

Laburrean: 

  • Hemendik aurrera garatzen diren aplikazio informatiko berriak kode irekian izan beharko dira, beraz berrerabiligarriak.
  • Errekurtso publikoak hobeto erabiliko dira, dagoena berrerabiltzera derrigortzen delako.
  • Dekretua egiteko GAIA - IKTen klusterra eta ESLE - Euskadiko Software libreko Enpresen Elkartea eta CENATIC Fundazioaren solaskidetza izan du Jaurlaritzak.

Jaurlaritzaren arabera: "Dekretu hau onartuta, Eusko Jaurlaritza birziklatzearen 3 urrezko arauak informatikari aplikatzen ari dela esan dezakegu:

   - Murriztu egingo da antzeko aplikazioen kopurua.
   - Berrerabili egingo dira aplikazio informatikoak edo haien osagaiak.
   - Birziklatu egingo dira osagai horiek, beste helburu batzuetarako aplikazioak sortzeko edo, baita beste sektore ekonomiko batzuetarako ere."

Era berean, Jaurlaritzaren oharrean dioenez, "Dekretuak, sektore publikoarentzako aplikazio informatikoak egiten dituztenen lehiakortasuna, kalitatea eta eraginkortasuna sustatzeaz gain, produktu eta zerbitzu berriak garatzea eta, hortaz, enplegua sortzea ahalbidetuko du epe ertain eta luzera."

Ikusitakoaren arabera, praktikan dekretoa hiru puntutan laburtu daitekeela iruditzen zait: 

  • EAEko administrazioarentzat garatutako softwarea EUPL bezala lizentziatu beharko da, kontratatzaileak publiko egin eta dokumentatuko salbuespenak izan ezik.
  • Softwarea guztiz edo partzialki berrerabiltzeko, Administrazioaren kontratatzaileek forja edo software gordeleku ezberdinetan bilatzeko derrigortasuna eta aukera izango dute.
  • Garapen berri guztiak Eusko Jaurlaritzaren direktorio batean argitaratuko dira.

Datozen urteetan landu eta garatu beharko dira baina ESLE elkartearen ustez, negozio aukera berriak sortuko dira IKT sektorean.

 

Erantzun

Sartu