Teknologia albisteak
1

Uber: mugikortasunaren munstro teknologikoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-02-10 : 10:00

Labur esanda, nahi duzun tokira eramango zaituen auto bat eskatu eta ordaintzeko modua eskaintzen du Uber-ek. Uber beraren mugikorreko aplikazio bidez eskatu eta ordaintzen da bidaia. AEBetan sortu zen ekimena 2009an eta Europan hedatu nahian dabil. Aurki egingo du Espainian bigarren saiakera.

Nola funtzionatzen du Uberrek?

Bere aplikazioa behar duzu aurrena, eta bertan gure kreditu txartelaren datuak sartzea. Aplikazioan nora joan nahi dugun eta non gauden esango dugu. Gutxi gora-beherako prezioa emango digu ondoren eta autoa eskatuko dugu. Aplikazioan bertan ikusiko dugu nola doan gidaria gerturatzen. Hasieran, Uberren izen-emate prozesua iragaten zuen edonor izan zitekeen gidaria, lizentzia gabeko gidariak ziren.

Prezio-tarifa ez da finkoa, eskaria eta eskaintza aztertzen duen algoritmo batek zehazten du momentu bakoitzean. Eskaria oso handia denean prezioa igotzen du algoritmoak. Horrela, gidari gehiago erakartzea bilatzen du eta bezero batzuk uxatzea. Ordainketa aplikazioaren bitartez egiten da baita ere, eskupekoa barne, Uberrek gure kreditu txartelean kargatuko duelako kopurua zuzenean. Uber %25eko komisioarekin geratzen da, "bitartekaritza teknologikoa" egitearren.

Bestalde, bidaia amaitu ostean gidaria baloratu dezakegu, modu anonimoan. Eta gidariak bidaiaria baloratu dezake, baita ere. Kontuz gero, Uberrek bezeroei zerbitzu ukatu diezaieke eta puntuazio eskaxak jasotzen badituzte.

Hiri eta estatuaren arabera hainbat auto-mota eskaintzen ditu Uberrek, begira adibidez San Franciscoko (AEB) beheko adibideari:

Laster Espainian

Esan bezala badira bospasei urte Uber AEBetan lanean hasi zela, baina gurera 2014an iritsi zen. Europara heldu bezain laster taxi-gidari konbentzionalak protestaka hasi ziren Uber zerbitzua debekatu zedin eskatuz. Presio hori dela eta, Uber debekatua dago besteak beste Espainian, baina Streisand efektuari esker ezagunagoa bilakatu da.

Aurki hasiko ei da UberX Espainian. Legea arazoa izan ez dadin lizentziadun gidariak erabiliko ditu (gidaridun alokairuko-autoak). Parisen, esaterako, aukera hau baliatzen dute lanerako. Ez da lehena izango tankerako zerbitzua eskaintzen Espainian, Cabify martxan dago, adibidez.

Teknologia eta Uber

Uberrek aipatzen duen bitartekaritza teknologiko hori beste hainbat modutan ere bultzatzen du. Uberrek mugikor jakin bat ematen die gidariei lanerako, guztiei modelo berdina. Urtarrilean argitaratu zen moduan, mugikor horren giroskopioa erabil omen dezake gidari jakin bat azkarregi dabilen jakiteko.

 

Mugikortasuna aldatzen, hainbat esparrutan

Norbanakoen mugikortasunera bideratutako proiektua izateaz gain, beste hainbat alorretan ere eragin nahi du Uberrek, eta hainbat ekimen ditu horretara bideratuak. Batzuk aipatzearren:

  • Uber pool: autoa eta bidaia partekatzeko aukera, UberX baino %50 merkeago ateratzeko aukera ematen omen duena.
  • Uber eats: eramateko janaria eskatzeko.
  • Uber rush: garraio-zerbitzuak eskainiz.

Erantzunak

2016-02-10 : 14:20

Beharbada UBER-ek azpian Python eta beste software libre aplikazio eta lengoaiak dituela azpimarratu daiteke:

"Uber, which has Python, Node.js and other open–source systems on the back end" ikusi nuen duela gutxi hemen: http://techcrunch.com/2015/12/15/the-golden-age-of-open-source-has-arrived/

Ryan McKillen, UBER-eko software ingeniariak hauxe dio "What is the technology stack behind Uber?" (https://www.quora.com/What-is-the-technology-stack-behind-Uber) galderari erantzuterakoan:

"We write lots of JavaScript and Python.
(...)
Business logic all lives in an API built on Python, MySQL and Mongo.
Crazy math and science for ETAs, demand and supply prediction is also done in Python." (...)

"Our engineers are very versatile and move all over good portions of that stack. Even our math and science guys, who write beautiful Python, learned frontend JS so they can surface results to our operations teams."

Gainera UBER-ek kodea liberatzen dute ere bai. Ikus Github-en. Adibidez: https://github.com/uber/rides-python-sdk .

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu