Debabarreneko eskualdean hainbat turismo aktibo aukera dituzu eskuragai. Horietako batzuk ondorengo bideoan azaltzen ditugu:
Debabarrenean zehar markatutako 15 mendi-bizikleta ibilbide daude Gipuzkoako BTT zentro bakarrean. Egun baterako irteera egiteko zailtasun-maila ezberdinak dituzu, baita umeekin egiteko ibilbideak ere. Asteburu pasa nekazalturismo batean egon zaitezke eta bi egunetan eskualde osoa zeharkatzen duen Debabarrena bira ibilbidea egin.
Oinezko mendi-ibilbide ugari aurkituko dituzu baita ere, besteak beste Done Jakue bidea Itziartik sartzen da, Deba erdigunera jaitsi, Mutrikuko Kalbaixo eta Olatzen barrena Markinara joan aurretik. Ibilbide laburragoak ere aurki ditzakezu, mendi eta auzoak gertutik ezagutzeko.
Auzo galdu horietako batean, Lasturren, paintballean aritzeko parada daukagu.
Uretako kirolak egiteko aukera zabala dago Mutriku eta Deban: surfa, SUP paddle, kayak-irteerak edota urpekaritza.
Erantzun
Sartu