Teknologia albisteak

Open Data Hack Day antolatu da gaur Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
2016-03-04 : 09:34

Asteburu honetan Nazioarteko Open Data Day ospatzen da eta  mundu mailako International Open Data Hackathon delakoa. Testuinguru horretan Bilboko Auzo Factory Rekalden, Open Data Hack Day Bilbao antolatu da gaur. Jardunaldian,  Bilbao Open data ekimena azaldu dute CIMUBISA-tik, Bilbao Ekintzak Rekaldeko zentroaren helburua software libre, open data eta orokorrean ekimen irekiekin bat egitea dela azaldu du.

Deustuko Unibertsitatetik WeLive proiektu europearraren lehen pausoak azaldu dizkigute, Welive, "A new concept of public administration based on citizen co-created mobile urban services" bezala definitzen da eta we-Government + t-Government + l-Government + m-Government kontzeptuak uztartzen ditu.

Azkenik, Hackathonean ideia lehiaketarik ekin zaio. Emaitzak jardunaldiaren wikian.

Egunaren agenda osoa, hauxe:

  • 09:30 - Jardunaldiaren Aurkezpena .

  • 09:45 - Auzofactory Rekalde ekimenaren aurkezpena. (Roberto , Bilbao Ekintza 

  • 10:00 - Ideia lehiaketaren aurkezpena

  • 10:15 - Open Data Bilbao (Josu).

  • 11:00 - Break

  • 11:15 -  WeLive proiektuaren aurkezpena (Diego Ipiña)

  • 11:45 - Datu irekien berrerabilpenari sarrera. (Unai Aguilera)

  • 12:45 - Ideia lehiaketaren hasiera.

  • 13:30 - Bazkaria

  • 14:30 - Ideia lehiaketa.

  • 17:00 - Ideien aurkezpena.

  • 17:30 - Eztabaidak.

  • 18:00 - Sari banaketa.

Erantzun

Sartu