Bai Euskarari Elkartearen xedea da alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea, komunitatea sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz. http://www.baieuskarari.eus
"Etorkizuneko lan munduari begirada partekatua. Pertsonen ongizatea eta industria adimenduna aztergai". Horixe izango da aurtengo azokan hizpide izango dugun gaia. Ezegonkortasun eta eraldaketa garai honetan lan munduan abiatu diren estrategia, adibideak eta ikasitakoak partekatuko ditugu. Dagoeneko prest dugu egitaraua. Azaroaren 3an izango da azoka, Hernaniko Orona Ideon, Bai Euskarari Elkarteak antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletzarekin. Ohi bezala, hitzaldiak, solasaldiak, adibide praktikoak eta ekintzaileentzako tartea izango dugu: Arin-arin lehiaketa.
Urriaren 22an izango da aurtengo Enpresarean Azoka, Hernaniko Orona Ideon, Bai Euskarari Elkarteak antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletzarekin. Azokara bertaratzeko aforoa beteta dago, baina streaming bidez zuzenean jarrai daiteke jardunaldia; izena eman behar da horretarako. 'Garapen Iraunkorrerako Helburuen aplikazioa euskal enpresa-sarean. Eta hizkuntza aniztasuna?' Horixe izango da Enpresarean Azokan jorratuko dugun gaia. Ohi bezala, hitzaldiak, solasaldiak, adibide praktikoak eta ekintzaileentzako tartea izango ditugu.
Bai Euskarari Elkarteak Enpresarean Azokaren laugarren edizioaren egitaraua aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera. Urriaren 25ean izango da euskal enpresen eta profesionalen sareko topaketa, ekonomia eta teknologia arloko adituen hitzaldi eta solasaldiekin. Aurtengo izenburuak ikuspegi ugari erakarriko ditu: "Pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren etorkizuneko erronka".
Bai Euskarari Elkarteak antolaturiko Enpresarean Azokaren laugarren edizioak pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren erronka izango ditu hizpide, urriaren 25ean Orona Ideon (Hernani). Jardunaldia 8:30etatik 14:30etara izango da, askotariko hitzaldiak eta solasaldiak jasoko dituen egitarauarekin. Bertaratzeko interesa duenak ondorengo galdetegia bete beharko du: https://goo.gl/forms/ilkN0fdAdcrhk9Xa2
Bai Euskarari Elkarteak euskaraz dagoen lan-atari bakarraren aplikazioa aurkeztu du: Lansarean App. 4.000 lan-eskaintza, 380 enpresa eta 2.800 erabiltzaile baino gehiago jaso ditu webguneak eta, oraingoan, tresna berriarekin, pauso bat harago eman nahi izan dute, ibilbide profesionala euskaraz garatu nahi duenari erraztasunak ematen jarraitzeko.
Enpresarean TB-k zuzeneko lehenengo hitzaldia eskainiko du. Arteman Komunikazioa kooperatibako arduraduna izango da hizlari, Gorka Etxabe. "Marka estrategia eta talentua erakartzea" izango da zuzenean online eskainiko den hitzaldiaren gaia, enpresei euren marketing eta komunikazio proiektuak hobetzeko aukerak aztertuko dituena. Martxoaren 2an, ostirala, goizeko 11.00etan zuzenean Enpresarean TB.
Ekimen enpresarial bat garatzen ari den lagun bat beste proiektu batean murgiltzekotan da. Esperientzia duen arren, azken hilabeteotan hainbat formazio saio jaso du zenbait aholkularitza eta erakunderen aldetik, negozioa sortzeko garaian kontuan izan beharreko aholkuak eta gomendioak jaso dituelarik. Enpresa sortzeko garatu beharreko ideia, ekiteko eta sortzeko gaitasunak, proiektuaren izaera, merkatuaren azterketa, bideragarritasuna, legezko baldintzak... Kudeaketa arrakastatsurako oinarrizko printzipioak ere aztertu ditu, antolakuntzari, estrategiari eta plangintzari dagozkionak, komunikaziokoak eta pertsonen garapenari buruzkoak. Zerrenda luze horretan hizkuntzek zein leku duten edo izan beharko luketen galdetu nion, horietan guztietan hizkuntzek nabarmen eragiten baitute eta, horrenbestez, kudeatu beharrekoak iruditzen baitzaizkit.
Aitortu beharrekoak dira ekimen enpresarialak abiatzeko ausardia duten ekintzaileak, era guztietako enpresak etengabe sustatzen, berritzen eta hobetzen diharduten emakume eta gizonak. Aberastasuna sortzen dute eta guztion ongizatean eragiten dute... Horien artean, gainera, bereziki nabarmentzeko modukoak iruditzen zaizkit hizkuntzaren aldagaiari, eta gainerako zehar lerroei ere, erreparatzen diotenak. Txapo! Horrelako praktika egoki eta eredugarri gehiago behar ditugu.
130 pertsona inguru izan dira jardunaldian euren ilusio, ibilbide profesionalak eta ekintzailetza zein finantzazio ereduak partekatzen. Arin-arin saioan 13 parte hartzailek euren proiektuak aurkeztu dituzte; Kaixomaitia-ko Iñigo Arandiak irabazi du 2.000 euroko saria, ekintzailetasuna eta lurraldearekiko konpromisoa hobekien uztartzeagatik. Irabazleak Banaiz Bagara elkartearekin partekatu nahi izan du saria. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta ideiak partekatzeko foroa eskaintzearekin batera, euskaraz lan egiten duten enpresen eta profesionalen arteko sarea ehuntzeko konpromisoa hartu du.
Azaroaren 3an gingo da Hernanin euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen arteko topaketa, bi urtean behin antolatzen den Enpresarean Azoka. Hernaniko Orona-Ideo berrikuntza gunean egingo da topaketa. Ekintzailetza eta finantzazio eredu berriak, profesional esanguratusuak eta 2.000 euroko beka izango ditugu Enpresarean Azokaren hirugarren edizioan. Izen ematea zabalik dago www.enpresarean.eus atarian.
Azaroaren 3an egingo da 2016ko Enpresarean Azoka Orona Ideoren egoitzan. Finantziazio era ekintzailetza aukerak eta krisiari aurre egiteko formula berriak izango dituzte hizpide aurtengo solasaldien parte hartzaileek. Bertan izango dira, besteak beste, ADEGI, BAC Mondragon edota Laboral Kutxako ordezkariak.
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak urteroko Bai Euskarari Sarien banaketa ekitaldia egin zen ostiralean Donostiako 2016 Gunean. Bertan izan ziren, besteak beste, Jorge Gimenez Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria, Miren Azkarate Donostiako Euskara zinegotzia, Joseba Pérez de Heredia Arabako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Javier Marcos Mondragon korporazioko Komunikazio arduraduna eta Ander Etxeberria Mondragoneko Euskara koordinatzailea. Urtero bezala, hiru sari eman ziren: Bai Euskarari Laguna saria Mikel Lezamiz Mondragoneko Hedapen Kooperatiboko arduradun eta euskara koordinatzaile izandakoak jaso zuen; Sorginen Museoa eta Lezea, eta Laneki izan ziren ziurtagiridun sarituak. 2016an euskararen arloan eta gure hizkuntza sustatzeko helburuarekin egindako lana aitortu nahi izan die Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak.
Umeek laguntzen dute egunerokotasunari beste modu batez begiratzen, erronkak beste ikuspegi batzuetatik aztertzen. Aitortu behar dut gure seme-alabekin hala gertatzen zaidala eta egoera deigarriak eta errealitatearen gordina behin eta berriro paratzen dizkidatela begien aurrean. Hizkuntzari dagokionez, konturatzen zara urte hauetan urratsak egin direla euskararen bilakaera sozialean. Egia da, aurrerapenak hor daude. Hitz egin genezake politikez, plangintzez, baliabideez, erritmoez, erantzukizunez eta abarrez, baina egindakoa hor dago. Ikuspegi baikorrak eta ezkorrak nahasten dira eta, lorpenak lorpen, oraindik ere erronka handiak ditugu aurrera begira, eremu formal zein informaletan, ezagutza, erabilera eta motibazioari dagokienez.
Asko hitz egiten da elkarlanaz eta, zenbaitetan, irudipena dut ez ote den bere jatorrizko esanahia galtzen ari, hitz fetitxe horietako bat bihurtzeko. 2012an “Elkarlan ez lehiakorra” kontzeptua entzun nion Julen Arexolaleibari Eralan topaketa batean. Bertan, Elkarlanaren paradigma izan daitekeena proposatu zuen, elkarlan eta lehia terminoak gurutzatuz. Horren arabera, lau aukera daude: lehiakorra ez den elkarlana, elkarlan lehiakorra, neutraltasuna eta fakzionalismoa. Enpresek elkarlan lehiakorra darabilte, eta ulergarria da askotan, baina aurrera egin nahi bada, lehiakorra ez den elkarlana sustatu beharko litzateke. Denok irabaztea izan beharko litzateke jomuga, agian ez % 100ean. Negoziazioaren eta kontsensuaren eredua litzateke onuragarriena.
Udal Legea gaur argitaratuko du EAEko aldizkari ofizialak, eta bihar indarrean izango da. Udalek euskara lan hizkuntza izatea bermatuko du. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendari Rober Gutiérrezek legearen inguruan idatzi du.
Araba, berriz ere, kontuan izateko lurraldea da. Manex Agirrek Jakin aldizkarian (206) idatzitako artikuluan esaten zuen bezala, aldaketa handia eta ikusgarria izan da Arabakoa, euskararen aurrerabidean.
Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko dauden irizpideei jarraiki, euskararen erabilerari dagokionez egoki aritu nahi duten enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek egin beharreko bidea jaso du Ziurtagiriaren Elkarteak. Praktika egoki horietako 20 jarraibiderekin egin dugu poster hau, DESKARGATU, inprimatu eta lan-lekuan itsasteko.
Azken egunotan topaketa pare batean parte hartzeko aukera izan dut. Bietan ariketa prospektibo bat egin da, [Arabako] lurraldearen etorkizuneko erronken inguruan hitz egiteko. Bata euskaraz izan da eta “euskara” gai zentrala izanik, hiri/ lurralde baten alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea bilatzen zuen. Bestea… bestea, gazteleraz izan da nagusiki, work coffeearen metodologiaren arabera antolatuta.
Alex Gibelalde, Google eta Twitterren aritu da lanean, zuzendaritza postuetan. Sortu berri duen Boostit enpresa berriaz eta sare sozialetan enpresek eduki beharko luketen estrategiaz aritu gara berarekin. Urtarrilaren 19an Zamudion egingo dugun Enpresarean Foroan parte hartuko du Gibelaldek (eman izena).