Azaroaren 3an egingo da 2016ko Enpresarean Azoka Orona Ideoren egoitzan. Finantziazio era ekintzailetza aukerak eta krisiari aurre egiteko formula berriak izango dituzte hizpide aurtengo solasaldien parte hartzaileek. Bertan izango dira, besteak beste, ADEGI, BAC Mondragon edota Laboral Kutxako ordezkariak.
Aurreko urteetan bezala, hirugarren edizio honetan, hainbat solasaldi, erakustaldi eta mahai-inguru antolatuko dira, enpresa eta profesionalen arteko elkarlana sustatu eta esperientziak, zein jakintzak trukatzeko.
Jardunaldi osoaren egitaraua, urria aldera komunikatuko bada ere, ekintzailetza eta finantzazio ereduez hausnartzeko bi solasaldi aurreikusi dira: alde batetik, ekintzailetza ereduez ADEGI-Ekintzaileen Foroa, BAC Mondragon, Talaios eta Crecer+Orkestrako ordezkariak arituko dira; bestetik, finantziazio formula berrien inguruan jardungo dute Laboral Kutxako eta Fiare, Elkargi eta SPRI-ko ordezkariek, beste batzuen artean.
Enpresarean Azoka Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak bultzaturiko Enpresarean egitasmoaren ardatz bat da. Horren helburua da elkarlana, negozio aukera berriak eta komunitatea sustatzea. Erronka horren aurrean, beste bi ardatzek osatzen dute Enpresarean proiektua, Enpresarean Foroa eta Enpresarean.eus webgunea, hain zuzen ere.
Urrian irekiko da negozio eredu berriak aurkezteko eta azokan parte hartzeko eta izena emateko epea; www.enpresarean.eus webgunearen bidez egingo da inskripzioa eta datak aurreratzean komunikatuko dira.
Honako hauek dira Enpresarean-en helburu nagusiak:
Erantzun
Sartu