Teknologia albisteak

Emulen aurkitutako Kuletxov Efektua programako azpititulu sorta

Erabiltzailearen aurpegia
2015-03-12 : 15:24
Duela egun batzuk, Charly sinatzen duen internauta euskaldun batek aurkikuntza bitxi bat egin zuen Emulen: euskarazko hainbat azpititulu, film klasikoenak. Azpitituluak.com-en bitartez altxor bitxi hori partekatzea erabaki du Charlyk. Ba, eskerrik asko aizu!

Dirudienez Hamaika Telebistak 2009an eta 2010an Kuletxov Efektua izeneko programan emandako film batzuen azpitituluak dira. Hau da film zerrenda:

  • Alphaville FR
  • Charade
  • D.O.A. 1950
  • Dr Jekyll and Mr Hyde 1931
  • Farenheit 451
  • It's a Wonderful Life (1946)
  • Metropolis (Fritz Lang)
  • M, Düsseldorf-eko banpiroa (Fritz Lang, 1931)
  • Scarlet Street 1945
  • Tarantula 1955
  • The Last Man On Earth
  • The Night of the Living Dead
  • The Third Man (film erdi bakarrik)
  • Beat the Devil (Huston)
  • Freaks (Todd Browning)
  • Dracula (Todd Browning)
  • My Fair Lady
 
Azken hiruak dagoeneko badaude gure katalogoan, eta gainerakoak espero ditugunen zerrendan gehitu ditugu, hurrengo asteetan, apurka apurka, bakoitzaren bertsioak eta fitxa dokumentatuko ditugu, eta katalogora gehituko ditugu. 

Erantzun

Sartu