Euskara sarean josten: jakintza librea, wikiak, sare sozialak, gazteak, jokoak, partekatzea, jardunaldiak, ikas materiala, lehiaketak eta askoz gehiago!
Teknologiak, eta bereziki, sakelako telefono eta sarerako sortutako zerbitzuek, baliabide egokia bilakatu dira errefuxiatuak eta hauei laguntza ematera joan direnen hiritarrei lan, antolamendu eta kudeaketarako aukerak eskainiz. Teknologia gizakien beharren zerbitzutan jarri da. Hau izan beharko litzateke, berez, honen lehenengo helburua. Hemen bildu ditugu martxan jarritako egitasmo batzuk eta teknologia alorreko AEBetako enpresa erraldoiek hartutako konpromisoak.
.EUS domeinu-izenak erregistratzen dituztenen artean %25 baino ez dira emakumeak.
Bigarren urtez jarraian Euskarak Interneten duten presentzia aztertu du PuntuEUS Behatokiak. Baita, Internetek Euskal Herrian duen presentzia ere, modu kuantitatibo zein kualitatiboan, horretarako hiru alor neurtuz: .EUS domeinuaren egoera, Internet Euskal Herrian eta Euskararen egoera Interneten.
Igande gauean, 3 euskal filmek errekonozimendua jaso dute Zinemaldia.Cat Urrezko Txapelak irabazi dituzte. Patxo Telleriak zuzenduriko IGELAK filmak Zinemaldia.Cat jaialdiko Fikzio Lanik Onenaren Urrezko Txapela jaso du. Dokumental Sailean berriz, Estibaliz Urresolaren PARIS. PAPEREZKO AHOTSAK izan da garaile. Eta azkenik, Jon Maiaren GUTIK ZURA lanak jaso du Euskarazko Lanik Onenaren Azkue Fundazioa Urrezko Txapela.
Azkue Fundazioak euskal blogintzaren egoeraren azterketa egin du eta, azken urtetan alor honetan ikerketa edo analisi sakonik egin ez dela ohartuta, euskal blogintzaren inguruko inkesta publikoa sortu du. Edonork bete dezakeen inkesta da eta horren helburua, euskarazko blogen inguruko datu baliagarriak lortzea da: kopurua, nola kudeatzen diren, zein baliabide erabiltzen dituzten, etab. Inkesta honen emaitzak publikoak izango dira eta Azkue Fundazioak partekatu egingo ditu.
3.000 euroko saria, Lizarran euskaraz 48 ordu ekimena antolatzeko erabiliko dute.
Finala urtarrilaren 28an izango da Donostiako Ekogunea parkean, eguerdiko 12:00etan. Urko Aristi kazetari eta aurkezlearen gidaritzapean 4 proba burutu beharko dituzte finalistek eta puntu gehien jasotzen dituen taldeak bereganatuko du 3.000 euroko saria.
Blogari euskaldunen jarduera sustatzeko eta blogarik onenak aukeratzeko asmoz Blogetan! Euskal blogariak lehian 2. edizioa abian jarri du Azkue Fundazioak, Argia aldizkariaren laguntzarekin. Blogetan! lehiaketaren helburua blogari euskaldunak piztea da eta haien lanari oihartzuna ematea, lehiaketa teknologiko, dibertigarri eta parte-hartzaile honen bidez. Horretarako, egiten duten lana sarituko da blogaririk onenak aukeratuz.
Urtarrilaren 3an hasi zuen bidea bosgarren urtez Kutxa Ekoguneak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean antolatzen duen eta Euskaltzaleen Topaguneak koordinatzen duen Euskararen Ginkanak. Izaera anitzeko 27 taldek hasi zuten 3.000 euroko saria lortzeko lehiaketan ibilbidea eta astez aste probak burutzen joan dira puntuak lortu eta finalera iritsi ahal izateko.
Euskarazko musika eta talde berriak sustatzen dituen Banden Lehia txapelketaren 8. edizioaren finala ospatu berri dugu. Sutan, Zazkel, Hi Exekutibo eta Izeberg izan dira talde finalistak eta Zazkel taldeak irabazi du, publikoaren eta epaimahaikideen botoei esker.
Python interpretatutako programazio lengoaia bat da, ardatz bezala sintaxi garbi, erraz eta irakurgarri bat duelarik. Paradigma anitzeko lengoaia bat da, objetuetara zuzenduriko programazioa, programazio inperatiboa eta funtzionala.
Azkue Fundazioak antolatzen duen Banden Lehia musika txapelketako 2016eko zortzigarren edizioan22 taldek eman dute izena. Banden Lehia euskal musika sustatzen duen lehiaketa da. Banda amateurrik onena saritzen du, tokiko taldeak ezagutzera emanez eta, bide batez, euskal musika sarean ere zabalduz.
Sare sozialak oso ohikoak dira Euskadiko gazteen eguneroko bizitzan, harremanetarako eta komunikaziorako. Sare sozialen erabilera, sexuaren edo adin-tartearen arabera gertatzen diren desberdintasunak, ziberaktibismoa eta ziberjazarpena bezalako gaiak jorratzen ditu “Euskadiko gazteak sare sozialetan” azterlanak.
Wikipedia 292 hizkuntzatan dago, eta horietako bat euskara da. 2003koa da Wikipedian euskaraz idatzitako lehenengo sarrera: 13 urte geroago, 260.581ik gora artikulu daude euskaraz, eta, hizkuntza guztien artean, 31. postuan dago euskara, Europar Batasunean ofizialak diren hainbat estatu hizkuntzaren gainetik. Datozen asteotan Wikipediarekin lotutako hainbat ekimen izango ditugu Euskal Herrian (Editatoia, Donostiapedia,...). Hona hemen horien inguruko informazioa.
Gailu elektroniko bat eraman ohi dugu poltsikoan, poltsan…, gau eta egun. Askorentzat, ezinbesteko bihurtu da jada gailu hori. Mugikorrez ari gara, jakina. Baina, zer dakigu haiei buruz? Zer dakigu haien fabrikazioak eta erabilerak eragiten dituen inpaktuei buruz?
Azkue Fundazioak Begiz Begi rock banda lapurtarraren Hatsa izenburupeko diskoa aurkeztu du gaur Euskararen Etxean. Begiz Begi taldea Azkue Fundazioak antolatzen duen Banden Lehia musika txapelketako 2015eko zazpigarren edizioko irabazlea suertatu zen eta taldeak jaso zuen hiru sarietako bat disko bat ekoiztea izan zen. Ia urtebeteko lanaren ondoren, uzta aurkezten digute.
Euskal Kultur Erakundeak euskal dantzei buruz antolatu duen erakusketa ekainaren 15ean inauguratuko da eta abuztuaren 31 arte iraungo du. Euskal dantzaren hobeki ezagutaraztea du helburu eta zabalkunde tresna hori multimediak eskaintzen dituen aukeretan oinarritzen da. Tokikoa bezain unibertsala den jarduera horren aurpegi sozial, historiko eta artistikoak erakutsiko ditu euskarri berri eta dokumentu argitaragabeak agertuz.
Ostiralean ospatu genuen euskarazko musika eta talde berriak sustatzen dituen Banden Lehia txapelketaren 7. edizioaren finala. Ostiralean ospatu genuen euskarazko musika eta talde berriak sustatzen dituen Banden Lehia txapelketaren 7. edizioaren finala. Ozhen, Begiz begi, Desore eta Yoko Out izan ziren talde finalistak eta Begiz Begi taldeak irabazi zuen, publikoaren eta epaimahaikideen botoei esker.
Gaur Banden Lehia 2015 txapelketako 7. edizioari hasiera eman diogu. Banden Lehia lehiaketaren helburua urtero interneteko euskal musika talde amateurrik entzutetsuena saritzea da. Gero eta maila handiagoa erakusten dute lehiaketan parte hartzen duten taldeek eta sari aldetik ere bilakaera nabarmena eman da ediziotan zehar eta gero eta desiragarriagoak izaten dira.
Aurtengo Jakintza Librearen Jardunaldiak eko gaia hezkuntza arlora bideratuko da, teknologiaren aplikazioa hezkuntza eta irakaskuntzan, hain zuzen ere. Teknologia irakaslearen eskura izenburupean, maiatzaren 7an eta Euskararen Etxean, didaktika arloan, dinamizazioan eta eskolak eskaintzerako lanean eman izan diren aldaketak, garapenak eta esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu.
Aste Santuko jai egunetan ez zoaz atzerrira? Euskal Herrian zehar txangoak egingo dituzu? Edo Bilbotarra zara eta herria zainduko duzu? Edonola ere aukera paregabea duzu egun hauetan Euskararen Etxera etorri eta Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzeko. Eta zeresanik ez kanpotarrak bisitan badituzu. Zein aukera ona euskararen inguruko bitxikeriak ezagutzeko! Jai egunetan goizez zabaldu eta bisita gidatuak eskainiko ditugu. Doan gainera!