Teknologia albisteak

Teknologia irakaslearen eskura: jardunaldia maiatzaren 7an Euskararen Etxean

Erabiltzailearen aurpegia
2015-04-16 : 17:00

Aurtengo Jakintza Librearen Jardunaldiak eko gaia hezkuntza arlora bideratuko da, teknologiaren aplikazioa hezkuntza eta irakaskuntzan, hain zuzen ere. Teknologia irakaslearen eskura izenburupean, maiatzaren 7an eta Euskararen Etxean, didaktika arloan, dinamizazioan eta eskolak eskaintzerako lanean eman izan diren aldaketak, garapenak eta esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu.

Hizlarien artean hauek izango ditugu, besteak beste: Iñaki Telleria (@itelleria): Ikastetxeetako kudeaketa aplikazioen dinamizatzailea Tknika Lanbide Heziketa Zentroan eta IKT koordinatzailea eta Santiago Moll (@smoll73) bigarren hezkuntzako irakaslea eta  http://justificaturespuesta.com/ blogaren egilea.

Urtero bezala, Azkue Fundaziotik Jakintza Librearen Jardunaldiak egitasmoarekin lotutako topaketa antolatzen dugu. Urtez-urte gai ezberdina landu izan dugu eta 2015eko 5. edizio honetarako hezkuntza arloa  aukeratu dugu.

Maiatzaren 7an ospatuko dugu Euskararen Etxean. Doako jardunaldia izango da eta izen ematea dagoeneko zabalik dago.

Jardunaldi honen izenburua Teknologia irakaslearen eskura izango da eta honetan teknologiaren aplikazioa didaktika arloan, dinamizazioan eta eskolak eskaintzerako lanean eman izan diren aldaketak, garapenak eta esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu. Guztira, bost ikastetxe, arlo eta etapa ezberdinei lotutako proiektu ezberdinen arduradunek euren esperientzien oinarriak azalduko dizkigute; gure ingurukoak eta baita estatu mailakoak ere.

Baina batez ere jardunaldi hau, partekatze, elkartruke eta hausnarketarako gunea bilakatzea da gure helburua: esperientzia ezberdinen bidez zalantzak argitzea, eztabaidatzea, ideiak hartzea, lankidetzarako bideak elkarrekin topatzea, profesionalen artean elkar ezagutzea eta abar.

Horregatik jardunaldiaren formatua praktikoa izango da: hitzaldi nagusiez gain, ikasketa mailaren araberako  hiru lan talde osatuko ditugu eta horretako bakoitzari dagozkion gai zehatzen inguruan sakonago lantzeko aukera izango dugu. Azkue Fundaziokook ere, Klikasi.eus (euskarazko eduki eta baliabideak partekatzeko  sortutako plataforma) aurkeztuko dugu.

Teknologia_irakaslearen-eskura

Hau da jardunaldiaren egitaraua:

08:30     Harrera eta ate irekiera

09:00     Ongi etorria eta agurra: Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioko zuzendaria

09:05     Hitzaldia: La transformación del tiempo y el espacio en el aula a través de las Nuevas Tecnologías y el aprendizaje cooperativo.
Santiago Moll
(@smoll73) bigarren hezkuntzako irakaslea eta  http://justificaturespuesta.com/ blogaren egilea.

10:00     Hitzaldia: Gaitasun digitalak ikasgelara. IKTak Lanbide Heziketan– Fpeuskadi

Iñaki Telleria (@itelleria): Ikastetxeetako kudeaketa aplikazioen dinamizatzailea Tknika Lanbide Heziketa Zentroan eta IKT koordinatzailea.

10:45     Galderen tartea

11:00     Aurkezpena: Klikasi.eus, euskarazko eduki eta baliabideak partekatzeko  sortutako plataforma. Azkue Fundazioko teknikaria.

11:15     Atsedena eta kafea

11:45     Taldekako saioak: Hezkuntza zikloaren arabera hiru areto ezberdinetan aldi bereko hausnarketa eta ezagutza trukea.

  • 1. Taldea: Haur Hezkuntza / Lehen Hezkuntza: Begoñazpi Ikastola: Nerea Bilbao eta Jon Ruiz
  • 2. Taldea: Bigarren Hezkuntza / Batxilergoa / Lanbide Heziketa: Lauaxeta Ikastola: Aitor Pagaldai eta Jon Agirre
  • 3. taldea: Unibertsitate ikasketak, graduondokoak / Hezkuntza ez formala: Ainhoa Ezeiza, UPV/EHUko irakasle-ikertzailea


13:45 Jardunaldiaren amaiera eta agurra

Informazio gehiago eta izena emateko: www.jakintzalibre.eus

Zuen interesekoa izango dela espero dugu eta elkar ikusiko dugula.

Erantzun

Sartu