Teknologia albisteak

Azkue Fundazioa

Erabiltzailearen aurpegia

Euskara sarean josten: jakintza librea, wikiak, sare sozialak, gazteak, jokoak, partekatzea, jardunaldiak, ikas materiala, lehiaketak eta askoz gehiago!

Erabiltzailearen artikuluak

Loraldia, adieraziko dugu Instagramen zer den euskal kultura?

2015-03-26 : 08:27

LORALDIA, Bilbon laster ospatuko den gaur eguneko kulturaren topaketa da. Apirilaren 23 eta 26aren bitartean izango da eta euskal kulturaren adierazpen mota ezberdinen erakusleihoa izango da. Arlo digitalean ere islada izatea nahi izan dugu eta horregatik gure ekarpena ekimen honekin bat egiteko Instagrameko lehiaketa bat antolatzea izango da.

Haurrentzako jarduera eskaintza potoloa Gabonetarako Euskararen Etxean

2014-12-22 : 09:29

Etxeko txikiak izaten dira Gabonetan protagonista nagusiak. Dudarik ez. Gainera, oporretan daude eta ordutegi eta zaintza antolaketa gaur egun ez da erraza izaten familientzako, lan ordutegiak direla eta.

Gabonak umeentzako urteko eperik politenetarikoa izaten da: oporrak, oparien ilusioa, Olentzerorekin egoteko aukera…

Euskararen Etxean umeak dira protagonista udazkena honetan eta bereziki Gabonetan. Jarduera eskaintza oparoa prestatu dugu beraiengan eta familiengan pentsatzen. Hemen ikusi.

Eta Banden Lehia 2014ko finalerako sailkatu diren taldeak dira…

2014-10-31 : 08:58

Banden Lehia lehiaketako 2014ko edizioko finalerako sailkatu diren lau taldeak erabakita daude. Ia hiru astetako prozesuaren ondoren, publikoak bere botoak eman ditu eta epaimahaiak ere gogoeta egin du. Bien artean seigarren edizioko lau talde finalistak aukeratu dituzte. Eta hauek dira...

Banden Lehia musika txapelketaren 6. edizioa hasi da!

2014-10-04 : 10:15

Urriaren hasierarekin batera, Azkue Fundazioak antolatzen duen musika-lehiaketaren seigarren edizioari hasiera emango zaio. Euskal musika sustatzen duen lehiaketa honek musika talde euskaldun amateurrik onena aukeratzen du eta urtez-urte berrikuntzak jartzen dira martxan; aurtengo nabarmenena sariei dagokio. Banden Lehiak euskara eta teknologia uztartzen ditu eta euskal musika mundu digitalean ere sustatzen du. Gainera, musika banda berriak ezagutzera ematen ditu baita ere.

Graffiti teknika ikasi nahi duzu? Doako tailer bat eskeintzen dizugu!

2014-06-01 : 10:46

Datorren ekainaren 7an graffiti tailerra antolatuko dugu Euskararen Etxearen aurrean, kalean, Irudimena lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egun horretan ere ospatuko dugula aprobetxatuz. Lantegia doakoa izango da eta 400 muralismoko lagunekin egingo dugu.

 

Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Irudimena lehiaketa antolatzen dute

2014-03-25 : 11:46

Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur ErakundeaIrudimena sarien laugarren edizioa antolatzen dugu , martxoaren 17tik maiatzaren 16ra. Lehiaketa honen helburua euskal kulturaren inguruko sormena bultzatzea da gazteen artean, literaturan, grafismoan eta soinu sorkuntzan.

Azkue Fundazioak Mintzatu sare soziala berriztatuta aurkezten du

2013-12-03 : 11:56

Azkue Fundazioak Mintzatu sare sozialaren itxura berria aurkezten du. Honekin batera, euskarri eta baliabide gehiagoz hornitu da plataforma hau. Mintzatu euskarak munduan zehar betetzen duen lekua zabaltzen duen sare soziala da.

Euskal musika bandarik onenak saritzen dituen Banden Lehia Txapelketaren 5. edizioa martxan

2013-10-08 : 17:17

Musika arloko lehiaketa honek euskara eta teknologia berriak uztartzen ditu eta bere helburua euskal musika talde amateurrik onena saritzea da. Tokiko musika banda euskaldunak ezagutzera ematen ditu.

Azkue Fundazioak Jakina! online trivial formatoko jokoa aurkeztu du

2013-07-17 : 10:15

Azkue Fundazioak Jakina! Euskal tribiala online jokoa aurkeztu du. Jakina! Euskal tribiala da, formatu honetan internet bidez jokatzeko sortu izan den lehenengo jokoa euskaraz. Jokoaren helburua da erreminta atsegin, dibertigarri eta didaktikoa eskaintzea, jokoaren bidez  euskaldunon arteko harremana sendotzeko.

Ausar zaitez, salto egin eta sarean jausi! jardunaldia Euskararen Etxean

2013-06-12 : 12:24

Datorren ekainaren 14an Jakintza Librearen IV. Jardunaldia ospatuko dugu Euskararen Etxean. Urtero bezala, jardunaldi honek gai bat izango du ardatz. Iazkoan sarean sortu izan diren egitasmoen berri eman genuen eta aurten aurrera pausu bat emango dugu: ekintzailetzari buruz arituko gara. Animatzen zara?

Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Irudimena lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu dute

2013-02-28 : 13:52

Irudimena lehiaketako 2013ko edizioa martxoaren 1etik maiatzaren 15era ospatuko da. Lehiaketa honen helburua euskal kulturaren inguruko sormena bultzatzea da gazteen artean, literaturan, grafismoan eta soinu sorkuntzan. Hirugarren aldiz elkartzen dira bi erakunde euskaldunak, muga administratiboak gaindituz egitasmo hau aurrera ateratzeko asmotan. Oraingoan ere euskarria internet izango da eta berrikuntza batzuk sartu izan ditugu edizio honetan. Aurreko edizioetan parte hartzea nabarmena izan genuen, bai Ipar eta bai Hego Euskal Herritik ere eta sari banaketa ekitaldia Bilbon ospatu genuen. Aurtengoan ere Bilboko Rekalde Aretoan izango da ekitaldia.

Banden Lehia 2012 musika txapelketa abian da

2012-10-17 : 10:18

Abian da Banden Lehiaren laugarren edizioa. Dagoeneko lehiaketak ospea lortu izan du aurreko edizioetako lanari esker, eta aurtengoan berrikuntza gehiagorekin datorkigu, bai musika taldeentzat, bai musikaz gozatu nahi dutenentzat eta baita sariei dagokienez ere.

 

Azkue Fundazioa, Gaztebizz eta BiscayTIK Fundazioak Euskaltweetrona aurkezten dute Euskal Encounterrean

2012-07-25 : 13:52

Euskal Encounterra urtero BECen ospatzen den informatika aditu eta profesionalen bilera da. Euskaltel Fundazioak antolatuta, aurtengoa 20. edizioa da eta uztailaren 26-29 bitartean ospatuko da. Azkue Fundazioa, Gaztebizz eta BiscayTIK Fundazioak elkarrekin Euskaltweetron deritzon ekintza aurkeztuko dute. Ekintza berritzailea eta orijinala da, teknologia eta instalazio artean kokatu daitekena. Honen bidez, euskararen presentzia sarean haunditu nahi dute eta bide batez Twitter plataforma laister euskaraz erabilgarri izango dugula ospatu ere. Twitter da hain zuzen ere EuskalTweetron egitasmoaren ardatz nagusia.

‹‹ Hurrengoak