Teknologia albisteak

'Igelak', 'Paperezko Ahotsak' eta 'Gutik Zura', Bartzelonako Euskal Etxeak antolaturiko Zinemaldia.Cat jaialdian Urrezko Txapelen irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia
2017-02-20 : 09:59

Igande gauean, 3 euskal filmek errekonozimendua jaso dute  Zinemaldia.Cat Urrezko Txapelak irabazi dituzte. Patxo Telleriak zuzenduriko IGELAK filmak Zinemaldia.Cat jaialdiko Fikzio Lanik Onenaren Urrezko Txapela jaso du. Dokumental Sailean berriz, Estibaliz Urresolaren PARIS. PAPEREZKO AHOTSAK izan da garaile. Eta azkenik, Jon Maiaren GUTIK ZURA lanak jaso du Euskarazko Lanik Onenaren Azkue Fundazioa Urrezko Txapela.

ZinemaldiaCat, Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiaren hamabigarren edizio honetan, Toni Vall (kazetaria), Anna Solanas (I+G Stop Motion), Biel Duran (aktorea), Betsy Túrnez (aktorea) eta Dani de la Orden-ek (zuzendaria) osatu dute epaimahia.

Urrezko Txapelak, Cinemes Girona aretoetan, banatu dira Zinemaldia.Cat jaialdiaren amaiera ekitaldian. Jaialdia jada Catalunya Film Festivals-en barruan dago, eta helburuetako bat topikoak haustea da, eta besteak beste, Euskal Herrian egindako zinema ez dela soilik euskaldunei buruzkoa eta euskaldunei zuzendua erakutsi nahi dute antolatzaileek.

Aurton ere luxuzko filmeak parte hartu dute programazioan: ROCKANROLLERS [Juanma Bajo Ulloa], IRAGAN GUNEA BERLIN [Maider Oleaga] GUTIK ZURA [Jon Maia], VOCES DE PAPEL [Estibaliz Urresola], PEDALÓ [Juan Palacios], IRRINTZIAREN OIHARTZUNAK [Iratxe Fresneda], ACANTILADO [Helena Taberna], IGELAK [Patxo Telleria], EL ATAÚD DE CRISTAL [Haritz Zubillaga], GERNIKA [Koldo Serra], KALEBEGIAK [Maider Fernandez] eta KIMUAK.

Luxuzko programazio, urtero moduan kalitatearen aldeko apustua eginez, guztia salneurri herrikoiekin eta emanaldi soiletik haratago joanez, solasaldiak ere eskaini dira  zuzendari,aktore, gidoilari edo ekoizleekin izateko tartea, pelikulen emanaldietan, publikoarekin elkarreragina sustatuz; modu berean, jaialdiko sail ozialetatik kanpo ere hainbat proposamen ezberdin izan dira.

Erantzun

Sartu