Euskarak ez du deskantsua hartzeko gogorik inoiz, ezta Euskararen Etxeak ere. Datozen jai egunetan ere bere bidearekin jarraituko du. Asteazken honetatik aurrera itxita egongo dira ate ugari baina Bilboko San Inazio auzoan kokatuta dagoen Euskararen Etxea zabalik egongo da egun guzti horietan, Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera eskainiz. Apirilaren 2tik 6ra ere, etxera sartu eta euskararen historia eta bidaia ezagutzeko aukera izango du datorrenak. Hilaren 7tik aurrera, betiko ordutegiak jarraituko du eta 17:30ak harte bisita egiteko aukera egongo da.
Euskararen Interpretazio Zentroak euskaldunon hizkuntza hobeto ezagutzen laguntzen du. Euskaraz ez dakienarentzat lehen kontaktu interesgarria izango da, eta euskaraz hitz egiten dutenei ere jakin beharreko kontu ugari argituko dizkio. Pantaila ezberdinetan euskararen bilakaera ikusi ahal da mapen bidez, hizkuntzaren lehen erreferentzia historikoak azaltzen dira eta baita euskalkien gaur egungo banaketa.
Bisita egiteko bi modu dago, beti doan:
Euskararen Etxea San Inazion kokatzen da, Sarriko ondoan, metro geltokitik gertu dago eta erraza da bertara etortzea. Bilbo eta inguruak ezagutu nahi dituenak, bere paseoan geraleku aproposa du honakoa, hiriko kulturaz jakiteko beharrezkoa baita euskara ezagutzea, eta honek Euskararen Etxean du lekua hartuta.
Horrez gain, Hiri asko bere baitan egitasmoarekin lotutako erakusketaikusteko aukera ere egongo da: “Hiri honek beste hiri asko ditu bere baitan, ezkutuan. Seguruenik ez zaizkigu begi bistakoak irudituko, sumatu ere ez ditugu egingo, baina bertan daude». Aitor Gomez argazkilariak, Asier Olabarrieta musikariak eta Unai Villena idazleak zortzi argazki-testu-musika obra sortu dituzte, Bilboko barruti bakoitzeko bana. Aste osoan zehar Euskararen Etxeko azpiko solairuan egongo dira zintzilik irudiak eta testuak, eta bisitariak QR kode baten bidez entzun ahalko ditu abestiak sakelako telefonoan. Esperientzia osoa bizitzeko aukera egongo da, beraz.
Erantzun
Sartu