Blogari euskaldunen jarduera sustatzeko eta blogarik onenak aukeratzeko asmoz Blogetan! Euskal blogariak lehian 2. edizioa abian jarri du Azkue Fundazioak, Argia aldizkariaren laguntzarekin. Blogetan! lehiaketaren helburua blogari euskaldunak piztea da eta haien lanari oihartzuna ematea, lehiaketa teknologiko, dibertigarri eta parte-hartzaile honen bidez. Horretarako, egiten duten lana sarituko da blogaririk onenak aukeratuz.
Blogetan.eus webgunearen bidez bideratzen da lehiaketa. Webgunean sartu eta parte hartzeko inprimakia bete behar da. Blogen izen ematea lehiaketan edonork egin dezake, edozeinek proposatu dezake gustokoa duen bloga lehiaketan parte hartzeko, nahiz eta horren jabea edo idazlea ez izan.
Lau kategoria ezberdin daude lehiaketan: Kultura arloko blogak (zinema, literatura, artea, diseinua, moda, sukaldaritza, gastronomia, enologia, musika,…), Gizarte eta Politika arlokoak (kazetaritza, historia, humanitateak, ekonomia, hezkuntza, zuzenbidea,…), Aisialdiarekin erlazionatutakoak (zaletasunak, kirola, bidaiak,…) eta Zientzia eta Teknologiazkoak (natura, osasuna, arkitektura , informatika…
Blogetan! Lehiaketa faseak eta epe ezberdinetan osatuko da.
Azken fase honetan, Argia aldizkariak ere euskal blogari berria saria zein egileari eskainiko dion erabakiko du.
Bozkatzea bi modutara egin ahal izango da www.blogetan.eus webgunean erregistratuz eta egun bakoitzean boto bat kategoria bakoitzari emanez eta Twitter bitartez #Blogetan traola erabiliz, bozkatzen den blogaren esteka eta zein kategoriatan parte hartzen duen zehaztuz.
Lehiaketako irabazleen aukeraketa sistemak publiko eta epaimahaiaren parte hartzea ezartzen du.
Urko Uranga [Zuzeu orainkari digitaleko ordezkaria], June Fernandez [Pikara Magazine aldizkariaren sortzailea], Joxe Rojas [Internet ekintzaile euskalduna eta Teknopataren txokoa blogaren sortzaile eta egilea], Argiako ordezkariak eta Azkue Fundazioko bi teknikariak izango dira bigarren edizio honetako epaimahaia osatzen duten kideak.
Sariei dagokionez, lehenengo saria: Bernat Vidal artistak Azkue Fundazioarentzat diseinatutako garaikurra, bigarrena: Fnac-en gastatzeko 200 eurotako diru txeke bana kategoria bakoitzeko irabazlearentzat. Eta sari berezia: euskal blogari berrienarentzat, ARGIAn kolaboratzeko aukera eta urtebeteko ARGIA aldizkariaren harpidetza.
Erantzun
Sartu