Euskal Kultur Erakundeak euskal dantzei buruz antolatu duen erakusketa ekainaren 15ean inauguratuko da eta abuztuaren 31 arte iraungo du. Euskal dantzaren hobeki ezagutaraztea du helburu eta zabalkunde tresna hori multimediak eskaintzen dituen aukeretan oinarritzen da. Tokikoa bezain unibertsala den jarduera horren aurpegi sozial, historiko eta artistikoak erakutsiko ditu euskarri berri eta dokumentu argitaragabeak agertuz.
SOKA, Euskal Kultur Erakundeak euskal dantzei buruz antolatu duen erakusketa ibiltaria da eta bere xedea kultura alor hori publiko zabalari hobeki ezagutaraztea da. Zabalkunde tresna horimultimediak eskaintzen dituen aukeretan oinarritzen da. Horrela, tokikoa bezain unibertsala den jarduera horren aurpegi sozial, historiko eta artistikoak erakutsiko ditu euskarri berri eta dokumentu argitaragabeak agertuz.
Erakusketa Euskararen Etxeko 0 solairuan kokatuko da, 150 metro karratu okupatuz eta gaiaren araberako 4 gunetan banatuta: Dantzaren bizipen intimoak, Euskal dantza & historia, Euskal dantza & gizartea eta Sorkuntzaren bideak. Informazio eta ilustrazio osagarriak lau hizkuntzatan emango dira (euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz, ingelesez) eta lau mailatan daude sailkatuta:orokorra edo sarrerako atala, tematikoa, espezializatua eta transmedia.
SOKAk bisitariei euskal dantzak ikasteko edota ezagutzeko gogoa piztu nahi die eta esperientzia aberasgarriagoa izan dadin, erakusketak 14 terminal interaktibo, ukipen-pantailak, formatu handiko 7 HD telebista, 9 irakurgailu multimedia, 15 ordenagailu eta bideoproiekzio eremubat izango ditu.
Erakusketak 400 ilustrazio baino gehiago ditu (funts ikonografikoak, elkarrizketa zatiak, soinu zatiak eta artxibo irudiak), bai eta zazpi sortze-lan, jatorrizko bideoak eta argazki andana ere.
SOKAk, 200 lekukotza baino gehiago ditu; batzuk, «Eleketa» programaren baitan bildutakoak eta euskal dantzari zein Ipar Euskal Herriko dantza-moldeei buruzkoak dira eta besteak, Euskadiko Filmategiak utzitako ikus-entzunezko artxiboetatik hautatutakoak dira, 1920. urtetik aurrerakoakdirelarik.
Horrez gain, erakustaldian ikusgai izango dira 1960-1970 urteen artean Jean-Michel Guilcher etnologo eta ikertzaile bretainarrak Zuberoan, Baxe-Nafarroan eta Nafarroan egindako bideo-zati ezberdinak eta František Pospíšil txekiar etnologoak 1927an ekoiztutako filmen irudiak. Era berean, New-Yorkeko International Center of Photography zentroak maileguan utzita, Robert Capa-k 1951ko abuztuan Saran egindako argazkien erreprodukzioak erakusgai izango dira.
«Dantza-flokak», bideo-sorkuntza labur batek, euskal keinu koreografiko tradizionalak berezkoa duen kalitatea eta bere izaera intenporala erakusten du Mikel Perez musikariak sortutako soinu banda baten gainean.
Bestalde, azpimarratzekoa da SOKA erakusketa euskal dantzaren mediazio eta transmisio proiektu orokor batean kokatzen dela, eta berori 2016-2017 urteetan zehar gauzatuko da transmedia dispositibo ezberdinen bitartez. Publikoari aukera osagarria emango zaio gaia ezagutu eta praktikatu dezan bisita egin baino lehen eta ondoren.
Horretarako, EKE eta Azkue Fundazioa 8-15 urte arteko haurrentzat eta gaztetxoentzat SOK’APPjolas-aplikazioa garatzen ari dira SOKA erakusketaren inguruan eta datozen egunetan aurkeztuko da.
Ekaina, uztaila eta abuztuan zehar erakusketaren ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da. Aurretiaz hitzordua hartuta bisita gidatuak lau hizkuntzatan egiteko aukera egongo da: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eta doan izango dira.
Erantzun
Sartu