Teknologia albisteak

Egunean Behin: astelehenean hasiko da 20. denboraldia

gaur : 09:20

Datorren astelehenean, otsailaren 2an, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 20. denboraldia, martxoaren 29a bitartean, eta egun horretan amaituko da Korrikarekin batera, denboraldiko sustatzaile eta babesle nagusia 24. Korrika izango baita. Jokoak zazpi urte beteko ditu denboraldi honetan, eta galdera berrikuntza bati ekingo diogu hori ospatzeko. Galdera berrien artean, AEK-k prestatu duen Korrikaren ibilbideko mahai-jokokoak egongo dira.

Publizitatea

EHEren elkarretaratzea Baionan, 4 lagun epaituko dituztelako datorren astean

Sustatu
gaur : 08:59

Datorren astean, otsailaren 5ean, Euskal Herrian Euskarazeko (EHE) lau lagun epaituko dituzte Baionan. Joan den irailaren 27an, lauek “Euskaraz bizi nahi dugu” margotu zuten Pirinio Atlantikoetako departamenduak Baionan duen egoitzan. Hain zuzen ere, euskaltzaleei dei egin diete hortxe bertan elkarretaratzea egiteko bihar larunbatez, urtarrilaren 31n, 12:00etan. " Euskaldun orori bertaratzeko deia egiten dizuegu. Mobiliza eta antola gaitezen ahalik eta jende gehien euskararen alde, justizia justu baten alde", eskatu du EHEk.

Mendebaldeko euskararen gramatika sarean, Labayruren eskutik

Sustatu
atzo : 09:50

Labayru fundazioak Bizkaierazko gramatikaren webgunea irekia du bizkaieraren ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batzen dituen baliabidea, mendebaldeko euskalkia hobeto ezagutu eta erabili ahal izateko, eta prestigioa emateko ere bai. 

24. Korrikaren ibilbidearen mahai-jolasa prestatu du AEK-k

Sustatu
2026-01-28 : 09:33

AEKk martxoan izango den 24. Korrikaren unitate didaktikoak prestatu ditu, Euskal Herriko Ikastolekin elkarlanean. Horien artean Korrikaren mahai-joko bat dago, Ibilbidearen Jolasa, euskaltegietan erabiltzeko prestatua, baina sarean argitaratu dutenez, nahi duenak inprimatu eta berean ere joka dezake.

Iparraldeko lizeoetan mugikorren erabilera asko murriztuko da

Sustatu
2026-01-27 : 09:49

Ipar Euskal Herriko lizeoetan (bigarren hezkuntzako ikastetxeetan) mugikorren erabilera murriztea onartu zuen atzo Asanblea Nazionalak Parisen. Sare sozialak 15 urtetik beherakoentzat debekatzeko lege-propiosamenaren barruan zegoen mugikorrak debekatzeko neurria, baina emendakina onartu zen debekua ez zedin izan erabatekoa. Renaissance talde macronistak proposatu du neurria eta atzo alde egin zuten horren alde, Asanbleako zentrista, eskuindar eta sozialista gehienek. Frantzia Intsumituak kontra bozkatu zuen, beste pare batek ere, eta sozialista zenbait abstenitu egin ziren. Hemen albistearen kontakizun bat.

EHUko euskarazko ikasmaterialen biltegi eta bilatzaileak

2026-01-26 : 09:35

EHUko ikasmaterialen sare-argitalpenen webgunea aspaldiko proiektu bat da, baina diseinu berrikuntza eta optimizazioa izan du berriki, CodeSyntax-en eskutik. Proiektuaren izenburuak ez du zehazten, baina euskarazko ikasmaterialak dira proiektuan bildu dituenak EHUk, Euskara eta Hizkuntza Plangintzako errektoreordetzak zuzentzen baitu ekimena.

UEU-Euskaltzaindia hitzarmena: korpusak, datubaseak eta bekak

Sustatu
2026-01-24 : 11:45

Udako Euskal Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, ohar batean adierazi dutenez, "euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzarako, transmisiorako, sustapenerako, garapenerako eta zabalkunderako". Argazkian UEUko zuzendaria, Aitor Bengoetxea, eta euskaltzainburua, Andres Urrutia.

KirolakEITB.eus ataria aurkeztu dute

Sustatu
2026-01-23 : 09:05

Beste webgune bat aurkeztu du EITBk: KirolakEITB.eus ataria. Atzo egin zen aurkezpena, eta EITBk berak zabaldutako oharraren arabera, futbola bezalako "diziplina nagusiek ez ezik, hedapen gutxiagokoek euren leihoa izango dute EITBren atari berrian, eta modu berezian zainduko dira emakumezkoen kirolak."

Gazteen osasun mentala aztertzen duen Zurrunbiloa proiektuak kirolean jarri du arreta oraingoan

2026-01-22 : 11:16
  • Zurrunbiloa proiektuak kirolaren esparruan egin du hausnarketa, aditu eta gazteekin.
  • Azterketak kirolaren onurak erakutsi ditu, baina baita dinamika kezkagarriak ere, nerabeen aurkako biolentziaren sintomak direnak.
  • Kutxa Fundazioaren eta Elgoibarko Udalaren laguntza jaso du proiektuak kirolaren esparrurako egin den hausnarketa honetan.
  • Gazteen osasun mentalaren inguruko begirada eraldatzea du helburu Zurrunbiloa proiektuak.

Ainhoa Albisu, Egunkariaren sorrerako langilea eta auzipetua gero, hil egin da

Sustatu
2026-01-22 : 08:13

Ainhoa Albisu Larrea 'Berria' egunkariko langilea hil zen atzo Donostian, 58 urterekin, Berriak berak jakinarazi duenez. Euskaldunon Egunkaria sortu zuen lantaldean egon zen Albisu, eta han jardun zuen lanean egunkari hura itxi zuten arte. Egunkariaren auzi ekonomikoan auzipetu zuten gero, 11 urteko estuasuna ekarri zion prozesuan, baina berak Berrian jarraitu zuen lanean. 

MTV hil da, bizitza luzea MTVri!

Sustatu
2026-01-21 : 09:39

Urtea amaitzearekin, abenduaren 31ko abenduan hil zen MTV (Music Television), bideo-musikalen telebista katea. MTV USA izeneko marka bat geratu da, baina musikari baino gehiago reality erako gauzetara dago emana. MTV marka zenbait zeuden oraindik hortik, hala nola MTV Hits eta egon ziren baita VH1 izeneko beste bat ere, bideoklip esan izan zaion formula musikal horri eskainiak. Eta horiek denak kantzelatu dituzte. Lasai, nostalgikoentzat badago aukerarik hortik.

Erich von Däniken, gogoan zaitugu

2026-01-21 : 08:11

Duela 10 egun hil zen Erich von Däniken idazle "dibulgatzailea". Komatxo artean jar dezagun "dibulgatzaile" delako hori, disparateak asmatzen egin baitzuen bere bizibide editoriala Suitzako gizon horrek. Baina, zer diren gauzak, neuk ere irakurri nuen, eta beste mordo batek ere bai. Eta Von Däniken bezala, genero esoteriko fantastiko gezurrez betetako horretako beste autore batzuen zaletu ere izan nintzen.

Genero aniztasun eta disidentziak: Iruñe Astizen 3 elkarrizketa

Sustatu
2026-01-20 : 15:53

'Mugen Gainetik solasaldiak' izenarekin, Iruñe Astiz @Arkkuso sareetako sortzaileak hiru elkarrizketako sorta bat egin du azken asteetan. Mugen Gainetik GKE-aren enkargu bat izan da (EAEko Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren laguntzarekin)., eta helburua izan da genero eta sexu aniztasunaren eta disidentziaren inguruko ezagutza handitzea, errrespetutik, inklusibitatetik. Twitcheko bere kanalean zuzenean egin zituen 3 saio Astizek, eta Youtuben ikusgai daude orain.

Loraldia Eskola: transmisioaren aldeko eskaintza berria hurrengo ikasturterako

2026-01-19 : 10:46

Loraldia Eskolak bere eskaintza pedagogiko berritua aurkeztu du 2026-27 ikasturterako, euskarazko sorkuntza eta kultura garaikidea ikastetxeetara hurbiltzeko konpromiso sendoarekin. Hamarkada bateko ibilbide arrakastatsua du bizkarrean eta dagoeneko 35 ikastetxetan eta 3.100 ikasletik goratan eragina izan du, ekimen aitzindari eta erreferente bihurtuz.

Slop musika copyright-dun musikaren plagio zuzena dela demostratu dute

Sustatu
2026-01-18 : 09:54

Slop musika, hau da adimen artifizialeko (AA) sortzen dute musika-mordoiloa copyright-dun musika zuzenean plagiatuz sorten dela demostratu dute AEBetako unibertsitate kontsortzio bateko ikertalde batekoek. Musika mota hori sortzen duten Suno bezalako zerbitzuek diote "sorkuntza berria" dela euren emaitza, eta estilo jakinak imitatzen ikasi dutela beren AA sistemek, estilo baten orokortasunak errepikatzeko gai direla. Baina ikertzaile hauen metodo ondo pentsatuak (Adversarial PhoneTic Prompting edo APT deitu diote) agerian jarri du abesti zehatzak kopiatzen dituela Sunok. Ez da estilo berregiketa bat, plagio zuzena baizik.

Aurrekoak ››

Publizitatea

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: