Azken urte hauetan gero eta gehiago dira familiak eta eskolak eskutik helduta joan behar dutela diotenak. Zeregin horretan ezinbestekoa da komunikazio-bide eraginkorrak lortzea, bakoitzaren beharrak ezagutzeko eta behar horiei elkarrekin erantzun ahal izateko. UEUk antolatu duen
"Familia-harremanak eraikitzen" ikastaroan familia eta eskolaren arteko harremanari buruzko hausnarketa egin eta irakasleei komunikazio hau hobetzeko tresnak eta baliabideak eskaintzea da.
Irakaslea
Eli Moreno Carrillo Psikologian lizentziatua izango da. Hezkuntza publikoan 2008-2013ra orientazioan eta dozentzian aritua da Eli. Horretaz gain, 2000tik gaur egun arte, heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna ere izan da: bitartekaritza, heziketa emozionala, sexualitatea eta generoa.
Ikastaroaren helburuak:
- Familiaren eta eskolaren arteko harremanari buruzko hausnarketa bultzatzea.
- Elkarrizketa efikazak egiteko entrenatzea.
- Bilerak dinamizatzeko estrategiak bereganatzea.
- Trebezia sozialetan entrenatzea.
- Familiekin lan egiterakoan dauden oztopoak eta indarguneak identifikatzea.
- Familiekin harreman positiboak sortzen ahalegintzeko estrategiak diseinatzea eta martxan jartzea.
Informazio gehiago eta matrikula: www.ueu.eus
Argazkia: http://ow.ly/CTUeC
Erantzun
Sartu