Teknologia albisteak

Ba al dago euskal umorerik? hitzaldia gaur DOKAn (Donostia)

Erabiltzailearen aurpegia
2014-11-20 : 13:49
"Dakiguna erakutsiko dizugu" gazte ikertzaileei ikusgarritasuna emateko programaren baitan, UEUk eta Donostiako Euskaraz Zerbitzuak  '‘Ba al dago euskal umorerik?‘ hitzaldia antolatu dute gaur 19:00etan, Donostiako DOKAn. Uxoa Anduaga soziologoa izango da hizlaria.





Uxoa Anduaga Soziologian lizentziatua da eta egun "Euskal umore etniko autoerreferentzialaren bidezko euskal nazioaren birsortze sinbolikoaren analisia" tesia egiten ari da.

Hona hemen Unibertsitatea.net atarian egin diogun elkarrizketa. Eta bertako zati bat:

"Euskaldunon umore faltaren ustea nondik dator? Euskaldunok umoretsuak bagarela ikusteko gure kultur jarduerei erreparatzea besterik ez dago: hor dauzkagu inauteriak edo bertsolaritza adibidez, eta zer esanik ez azken urteetan indartzen ari den umore industria kontuan hartzen badugu (bakarrizketak, antzerkia, telebista saioak…). Baina egia da ere serioak garelaren topikoa oso barneratua daukagula. Uste honen sorrera XIX. mendeko gertaerekin uztartzen dut nik. Garai hartan nazionalismo euskaldun eta katalana sortzearekin batera Espainiak Estatu-nazio bezala zuen zilegitasuna lurralde katalan eta euskaldunean ahultzeko arriskua ikusi zuela deritzot eta honen aurrean erabilitako errepresio moduetako bat umorearen erabilera ere izan zela pentsatzen dut: bai identitate zeinu partikularren inguruko umorea eginez (euskal hiztunen inguruko txisteak eginez adibidez) eta bai topiko, klixe eta estereotipoak sortuaz ere: euskaldunak apustuzaleak, mozkortiak, burugogorrak eta serioak bezala identifikatuz. Orduz geroztik estereotipo horiek Espainian ez ezik Euskal Herrian (hegoaldean bereziki) guk geuk ere sinesten amaitu ditugu."

Honetaz eta beste gauza gehiagoz hitz egingo du gaur arratsaldeko hitzaldian.

Erantzun

Sartu